Agenda
Ertza: O tempo diz
2025/05/25 09:30
Hendaia, Intzurako auzoa
Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
- Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
- Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
- Musika: Askotarikoak.
- Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.
Larrain-dantza
2025/05/25 11:15
Lizarra
Puy-ko Ama Birjinaren festetan larrain-dantza dantzatu ohi dute Ibai Ega dantza taldeko dantzariek. Aurten egunean bertan, maiatzaren 25ean egingo dute.
XXV. Lizarrako Larrain Dantzaren Eguna
Aurten, Lizarrako herritarrek oso bere eta kuttuna duten dantza goraipatzen duen festaren 25. urteurrena da. Egun berezi hau Lizarrako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin eta "Unión Musical Estellesa" Lizarrako Bandarekin batera ospatuko dute dantzariek. Larrain-dantzaren musika Bandaren eskutik izango da eta dantzariek erraldoiekin batera dantzatuko dute jaialdia amaitzeko.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/05/25 16:00
Ordizia, plaza nagusia
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"
Aracaladanza: Va de Bach
2025/05/25 16:00
Getxo, Muxikebarri
*Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Bachen musikak bizia hartzen du eszenatokian mugimenduaren bidez. Aracaladanzak, Haurrentzako Antzerki Sari Nazioanalak, Real Teatro de Retirorekin batera, dantza eta Bachen estilo barrokoa nahasten dituen ikuskizuna aurkezten digu, non soinuak mugimendu bihurtzen diren eta musika-notak dantza egiten duten, agertokia elementu harrigarriz betez. Bachen musika entzun ez ezik, dantzatzen delako ere.
Fitxa artistikoa
- Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera
- Antzezleak: Carolina Arija,Lydia Martinez, Jimena Trueba, Aleix Rodríguez, Jonatan de Luis
- Aktore kantata: Carla Maró
- Koreografia laguntzailea: Jonatan de Luis Mazagatos
- Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
- Musika osagarria: S. Bach, Sheila Blanco “Bach Jainkoa da”