Agenda
Hondarribia Dantzan 2025
2025/05/22 17:00
Hondarribia
Programa
Maiatzak 13-25
Jantzi erakusketa. Nafarroako dantza, tradizio eta jaien jantziak - Arma Plazan
Maiatzak 22
- 19:00 Dokumentala eta mahai-inguruaa. Momotxorroak, kaos baten istorioa - Itsas Etxea Auditoriuman
Maiatzak 23
19:00 Dantza emanaldia. Otsagabiako Dantzariak eta Kemen Dantza Taldea - Santa Maria Madalenan
Maiatzak 24
- 19:00 Ortzadar Folklore taldearen Gamazada ikuskizuna - Arma Plazan
Maiatzak 25
Dantzari txiki eguna
- Adaxka - Kemen Dantza Taldea
- Ortzadar Euskal Folklore taldea (Iruña)
- Tantirumairu Dantza Taldea (Lesaka)
- Lurra Dantza Taldea (Urretxu)
- Akelarre Dantza taldea (Hendaia)
- Hondarribiako musika eskolako dantzariak
- 11:00etatik aurrera. Herrian zehar
- 12:30. Dantza agerraldia. Arma Plazan
- 16:00. Erromeria. Soroetan
Cielo Raso: Née
2025/05/22 17:30
Gasteiz, Felix Petite
Née ikuskizunak hunkitu egiten du, gizatiarra dena errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera geruzatzen du, desilusioan laguntzen du, desengainua burujabetzen du, ausentzia indartzen du, maitasunaren alde borroka egiten du, ingurukoak birtualizatzen ditu, magiari eusten dio, deabruak uxatzen ditu, bizigabea dena gizatiartzen du, iluntasunetik itzularazten du, irudimenari eraso egiten dio, beldurrak bereizten eta antolatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegina egiten du.
Née bakardadeari, maitasunari, ausentziari buruzko ikuskizuna da.
Modu dotorean eratzen da zaratatik urrundutako bidaia, lehenengo pertsonan kontatua, hausnartua eta eraldatzailea.
Née bakarlana da, eta nire buruaren narratzaile izateko premiatik sortu da.
Née ikuskizunean, bere narrazio-geruzen sakontasunean, sormen-forma eszeniko ezberdinak katalizatu dituzten eta ikusleari lotura emozional bat, giza ahotsaren esentziarekin bat egiten duena, ematen dioten benetako gertaerak bizi dira. Kontaketaren lekuak hunkitzen du, ez hainbeste kontatzen denak; gertaera jada ordenatuta dago, bizitza asimilatuta, onartuta eta gaindituta dagoen bezala. Baina bidaia amaieratik kontatzen da, eta amaiera horrek eusten dio bizitzari. Née irakaspen gisa jaio da, saminetik sortu da, eta edertasuna ekartzen du gogora.
- Antzezlea: Igor Calong
- Zuzendari-laguntzailea: Gabriel F
- Koreografia-laguntzailea: David Candela
- Argi-diseinua: Sergio García
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: Igor Calonge
- Banaketa, ekoizpena: Beatriz Churruca
- Zuzendaria: Igor Calonge
- Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza
- Kolaboratzailea: Dantzagunea-Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura-Egia Kultur Etxea