Agenda
Visitants: Mascletà poética
2025/05/16 09:00
Leioa, Udondo Parking
Mascletà poética izena trumoi-hotsak, egiturak, testuak eta masklet lehergaiak uztartzen dituen metaforak. Bertan, non idatzitako hitzak erritmo, zarata, emozio partekatu eta mugimendu leherkari bihurtzen dira.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Tomás Ibáñez
- Zuzendaritza: Tomás Ibáñez
- Musika: Xabi Santillana Laser disc, Diego Summo
- Eszenografia: Tomás Valerie
- Koreografia: Sonia Alejo, Sergio Escuin
- Antzezleak: Noe Arcos, Carlos T. Blanco, Marta García, Paula Romero, Javier J. Hedrosa, Ainhoa Cebriá, Carles Liébana
Dimegaz: Atxine
2025/05/16 09:30
Leioa, Aldapa Auditorioa
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.
Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.
- Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, Dimegaz
- Zuzendaritza artistikoa: Janire Etxabe
- Dramaturgia: Janire Etxabe
- Kanpoko begirada eta mugimendu aholkularitza: Garazi Etxaburu, Magali Lanriot
- Koreografia: Janire Etxabe
- Musika: Paula Olaz
- Musika nahasketa: Mikel F. Krutzaga
- Objektuak: Jose Pablo Arriaga
- Jantziteriaren diseinua: Ikerne Giménez
- Jostuna: Inma González
- Argiztapen diseinua: Carlos Solano
- Altuera teknikaria: Mikel Bonilla
- Argazkiak: Eider Iturriaga
- Banaketa eta komunikazioa: Teresa Sala
- Egonaldi artistikoak: Txitatoki Zirko, Garaion, La Nave, Sarobe Urnieta
Larrua: Sangre y klorofila
2025/05/16 17:00
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.
Sangre y Klorofila "identitatea eta paisaia kulturala" kontzeptuen inguruan sortutako koreografia da, ikuspegi dramaturgikotik aberria eta sustraiak bezalako gaiak jorratzen dituena. Ameztoyren lanean inspiratuta, piezak irudi indartsuen multzoa aurkezten du, ikuslea naturarekin eta paisaiarekin dugun harremanaz hausnartzera gonbidatzen duena, baita haietan ditugun ideien proiekzioez ere. Sorkuntza honek hartzen dituen espazioak eraldatzen ditu, kolorez, ehunduraz eta poesiaz beteaz. Ñabarduretan delikatua eta fisikotasunean zorrotza den lan koreografikoa da, esperientzia estetiko eta emozional sakona sortzeko diseinatua.
Eva Guerrero: Entre Cuerpos
2025/05/16 17:30
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.
Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza?
Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu 2005etik, testua eta zuzeneko musikarekin. 2013an DOOS sortu zuen, eta hor batzen ditu dantzako sorkuntza eta bitartekaritza-proiektuak. Bere piezek dramaturgia zuzena, ikusizko eta testuzko poetika daukate, eta dantza ikusteko ohitura gutxi duten ikus-entzuleekin konektatzen dute. Azken sorkuntzen artean daude Gorpuztu (MAX sarietarako hautagaitza 2) eta Tierra de Nadie.
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Eva Guerrero
- Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
- Soinua: Carla Sevilla, Yolanda Bustillo
- Argiak: Arantza Heredia, Edu Berja
- Ekoizpena: Doos Colectivo, Jemima Cano
- Laguntzak: Gobierno Vasco, Teatro Arriaga, La Nave del Duende, Sopela Antzokia, Zornotza Antzokia
Malandain: Soireé de Ballets
2025/05/16 17:30
Donostia, Victoria Eugenia
Dantza eta heriotza nahasten dituen gaua. Irekieran, Nocturnes lanean, dantzariak eta musika horma-irudi malenkoniatsu bikain baten bila doaz, Frédéric Chopinen musika dotoreak, Thomas Valverdek pianoan zuzenean interpretatuak, eraman dezan utziz.
Bigarren zatian, 22 dantzariek lehen aldiz aurkeztuko dute Thierry Malandainen sorkuntza berria, Danse Macabre izenekoa, Camille Saint-Saënsen doinuek eramana, dantza neoklasiko birtuoso eta musikalki sakon baten promesa eginez.
Nocturnes
Iraupena: 28´
Zuzeneko piano-jotzailea. Musika: Frédéric Chopin
Atsedenaldia
Iraupena: 15´
Danse macabre (Estreinaldia)
Iraupena: 40´
Musika: Camille Saint-Saëns
Fitxa artistikoa:
- Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Thierry Malandain
- Ballet-maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt
- Dantzariak: Noé Ballot, Giuditta Banchetti, Julie Bruneau, Elisabeth Callebaut, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Loan Frantz, Irma Hoffren, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Timothée Mahut, Julen Rodríguez Flores, Neil Ronsin, Alejandro Sánchez Bretones, Yui Uwaha, Chelsey Van Belle, Patricia Velázquez, Allegra Vianello, Laurine Viel, Léo Wanner
- Piano-jotzailea: Thomas Valverde
Gasteiz Dantza Plazan
2025/05/16 18:00
Gasteiz, Florida Parkea
Dantza plazan 2025
- Maiatzak: 16, 23 eta 30
- Ekainak: 6 eta 20
- Irailak: 5 eta 12
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).
Maitane Sarralde: DESªNUDA
2025/05/16 18:00
Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.
Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.
Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/05/16 18:00
Itsasondo
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"
Igor Calonge: Reset
2025/05/16 19:30
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.
Norberaren egoeraren bilaketa nekaezina islatzen du. Bere interpretearen arnasaren aireak ekintza kontatzen du, izpiritua- ren arnasa duen eta irekitzen den oraina. Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da, eta eztanda bakoitzean biziraute- ko gogoa jasotzen du, berriro espazio desberdin batean hasteko gogoa, bizitzeko, dantzatzeko. Gorputzarekin bat egiten duen ibilbidea da, atal ezberdinetara jotzen duen hauspoa.
- Sorkuntza eta antzezlea: Igor Calonge Martinez.
- Musika: Dreams.
- Ekoizpena: Cía. Cielo rasO.
Meñakoz: Suak Su
2025/05/16 21:00
Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.
Gizakia aspaldian hasi zen eguzkia miresten nahiz bere nondik norakoak behatzen eta aztertzen. Historiaurretik, munduko herrialde askotako jendea ohartu zen udako solstizioan izaten zela egunik luzeena eta hortik aurrera eguzkiaren indarra gainbeheran joaten zela. Suaren inguruan dantzan ezagutu izan ditugu sorginak, adibidez. Sua ere gure arbasoek erabili ohi zuten eskuak berotzeko. Sua erabiltzen dugu kozinatzeko. Edo erretzeko. Eta berotzeko. Baita bere inguruan dantzatzeko ere. Etxeko ikur eta etxeko jeinu. Eskaintzeko eta eskatzeko. Euskal kantagintza tradizionalaren, euskal dantzaren eta euskal ohituren berrantolaketa eta birmoldaketa ikuspegi sortzailea.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Meñakoz dantza Taldea eta Zelako Kultur Ideiak
- Zuzendaritza: Gorka Granado Terrones, Itxaso Paia Ruiz
- Koreografia: Gorka Granado Terrones
- Jantziak: Meñakoz Dantza Taldea
Iron Skulls Co: Famulus 4.0
2025/05/16 21:30
Leioa, Errekalde Naranjos
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.
(Haurrentzako)
6 x 6 metroko goi-lautada, mugatua baina aldi berean infinitua. Lau pertsona eta txakur robot bat. Gizakiaren eta artifizialtasunaren arteko elkarrizketa bat. Mugimenduaren bidez kontatutako autofikzio bat. Hiperkonexioaren eta automatizazioaren garaiko lotura sozialen hauskortasuna aztertzen duen ikuskizun bat. Famulus 4.0k unibertso fisiko eta emozional bat eraikitzen du, non erreala eta digitala baimenik gabe gurutzatzen diren. Famulus (zerbitzaria) latinezko terminoan eta Laugarren Iraultza Industrialean inspiratuta, gaur egungo adimen artifizialari, teknologiaren erabilerari eta egungo aro digitaleko lotura afektiboei buruzko diskurtsoekin elkarrizketan jarduten du lanak.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Iron Skulls Co
- Zuzendaritza: Iron Skulls Co
- Musika: Miguel Martín
- Koreografia: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés "Moe", Héctor Plaza
- Antzezleak: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés "Moe", Héctor Plaza