Agenda
Mirandaola eguna
2025/05/11 07:00
Legazpi, Mirandaola Parkea
Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, maiatzaren 4 ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:
- 9:00 Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
- 10:15 Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
- 11:00 Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00 Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
- 12:30 Ola martxan jartzea eta Telleriarteko talogileak.
- 12:30 Doinua Dultzaineroak
- 13:00 Erromeriaren hasiera: Parte hartuko dute, Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko Bertsolariak, Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua Musika Eskolako trikitilariak, Doinua Dultzaineroak eta Goiz Deia Txistulariak.
- Jaialdia amaitzean eta bazkal ordura bitartean Trapalata Txaranga.
- 14:00 Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.
- 15:00 Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
- 16:00 Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
- 18:00 Herrira itzultzea, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.
Aukeran: Amama
2025/05/11 16:00
Getxo, Muxikebarri
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Haatik: Ots
2025/05/11 17:00
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Provisional Danza: Cuando quieras
2025/05/11 17:00
Bilbo, La Fundicion
Podemos decir cuando quieras voy
Podemos decir cuando quieras no vengo
Pero no podemos decir cuando quieras te quiero
Podemos decidir qué mirar o qué escuchar
No podemos decir, aunque lo digamos, cuando quieras te veo o te oigo
Que extraño sería decir cuando quieras te beso, cuando quieras te abrazo
Y en cambio que dulce escuchar de tus labios
cuando quieras me quieres
cuando quieras me besas
cuando quieras me abrazas / J.J Morata
Fitxa artistikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza: Carmen Werner
- Antzezleak: Sebastián Calvo, Raquel Lara, Cristian López, Alejandro Morata, Carmen Werner
- Zuzendaritza laguntzailea: Cristian López, Daniel Abreu
- Dramaturgia: Antonio Sarrió
- Jantzien diseinua eta errealizazioa: Lucrecia Martínez Molina
- Bideoa: Juan Carlos Toledo