Agenda
Talai Eune
2025/05/10 09:30
Amezketa
Aukeran: Amama
2025/05/10 10:00
Hernani, Biteri Kultur Etxea
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Kapela-dantza
2025/05/10 10:00
Legazpi
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.
Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.
Kapela-dantza, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.
Dantza Plaza
2025/05/10 17:00
Getxo, Malakate parkea (Andra Mari)
Erromeria Getxoko dantza taldeen eskutik.
Haatik: Ots
2025/05/10 17:00
Gernika, Lizeo Antzokia
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Provisional Danza: Cuando quieras
2025/05/10 17:00
Bilbo, La Fundicion
Podemos decir cuando quieras voy
Podemos decir cuando quieras no vengo
Pero no podemos decir cuando quieras te quiero
Podemos decidir qué mirar o qué escuchar
No podemos decir, aunque lo digamos, cuando quieras te veo o te oigo
Que extraño sería decir cuando quieras te beso, cuando quieras te abrazo
Y en cambio que dulce escuchar de tus labios
cuando quieras me quieres
cuando quieras me besas
cuando quieras me abrazas / J.J Morata
Fitxa artistikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza: Carmen Werner
- Antzezleak: Sebastián Calvo, Raquel Lara, Cristian López, Alejandro Morata, Carmen Werner
- Zuzendaritza laguntzailea: Cristian López, Daniel Abreu
- Dramaturgia: Antonio Sarrió
- Jantzien diseinua eta errealizazioa: Lucrecia Martínez Molina
- Bideoa: Juan Carlos Toledo
Babirusa Danza: Muchos caballos galopando juntos pueden hacer temblar la tierra
2025/05/10 17:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Babirusa Danza
- Zuzendaria: Beatriz Palenzuela
- Zuzendaritza-laguntzailea: Rafael De La Lastra
- Antzezleak: David Eusse, Alejandra Balboa,Natalia Navarro, Pablo Venero, Marcos, García Eva Alonso eta laborategiko partaideak
- Koreografia: Beatriz Palenzuela, dantzarien laguntzarekin
Sarrerak:
- Sarreren salmentaren hasiera: apirilak 10
- Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Apirilaren 11tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.
Qabalum: Todo este ruido
2025/05/10 18:00
Azkoien, Kultur Etxea
*DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan.
Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
- Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
- Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
- Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
- Jantzien konponketak: Eva María González
- Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
- Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
- Jatorrizko testua: Diego Pazó
- Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
- Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López