Agenda

Nazioarteko Dantza Eguna 2025 getxon

Noiz

2025/04/27 10:00

Non

Getxo

Nazioarteko Dantza Eguna dela eta, barra klasiko erakustaldia (balleta) izango da aire zabalean tokiko dantza-akademien, -kolektiboen eta -profesionalen eskutik. Erakustaldiaz gain, sormen-dantza tailer irekia eta ikasle gazte eta helduen dantzaldia ere izango dira.

Egitaraua

  • 12:00-12:30 Barra klasiko erakustaldia (balleta), Bizkaia Zubiaren ondoan
  • 13:00-14:00 Sormen-dantza tailer irekia. Eskoletako plaza (Areeta)
  • 18:00-20:00 Gazte/helduen dantzaldia. Eskoletako plaza (Areeta)

 

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2025/04/27 16:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Irakurri gehiago