Agenda
Big Bouncers: Jungla
2025/04/26 15:00
Iruñea, Baluarte
Jungla ikuskizunak bidaia proposatzen du ekosistema batean, non mota guztietako izakiak, formak, koloreak eta soinuak ager daitezkeen. Handienari eta, aldi berean, txikienari tokia ematen dion lekua da. Jokaera harrigarriak dituzten gorputz desberdinak elkarrekin bizi diren gunea. Kamuflatu egiten diren gorputzak dira, distira egiten dutenak, flotatu, errebotatu, luzatu eta eraldatu etengabe. Esploratu gabeko tokia da, eta bertan ezustekoa eta magia edozein unetan gerta daiteke, eta elementu guztiak etengabeko mugimenduan daude.
Big Bouncers Anna Rubirolak, Cecilia Colacraik eta Mireia de Querolek eratzen dute
Ikuskizun hau Mercat de les Florsek koproduzitu du.
Iraupena: 35 minutu
Qabalum: Todo este ruido
2025/04/26 17:30
Zangoza, Carmengo auditorioa
*DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan.
Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
- Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
- Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
- Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
- Jantzien konponketak: Eva María González
- Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
- Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
- Jatorrizko testua: Diego Pazó
- Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
- Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López
Haatik: Ots
2025/04/26 18:00
Astigarraga, Erribera Kulturgunea
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Osa + Mujika: Lana
2025/04/26 18:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?
Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.