Agenda
Baal: A&S Viajeras del espacio
2025/04/25 16:00
Bergara, Seminarixoa
Magia plastiko eta piktorikoa duen obra surrealista, objektuei, dantzari, teknologiarekiko harremanari eta publikoaren parte-hartzeari esker sortua. "Hurbiltasunezko utopia", espazio partekatu baten bidez.
- Kontzeptua eta egilea · Catalina Carrasco
- Teknologia interaktiboa, bisualak eta argiztapena · Gaspar Morey
- Antzezleak · Catalina Carrasco eta MAX + publikoaren laguntzaileak
- Musika eta testuak · Enrique Barrenengoa
- Off-eko ahotsak · Aitor Quiñonero, Susan Power eta Aina Compte
- Jantziak · Angie Vallori
- Eszenografiako asistentzia · Arkitektoak
- Banaketa · MATEL
- Esker onak · Elena Susilla eta Aina Compte
Ekoizpen eta erakusketa prozesuetan harreman-eredu hegemonikoei aurre egiten dien praktika artistikoa planteatzen dugu. Horretarako, Dadá eta Fluxus mugimendu artistikoetan jartzen dugu begirada. Bereziki, XX. mendeko hasierako mugimendu abstraktuan giltzarri izan ziren bi emakume artista erreferenterekin lan egin dugu modu kontzeptualean: Sophie Taeuber eta Aleksandra Ekster.
Bi artista horien interesa, alde batetik, beren estetika objektualean eta ikonografikoan datza, eta, bestetik, beren lana zabaltzean, duela gutxi arte gizon zuriaren begirada heteronormatiboaren pean idatzitako Artearen historiaren denbora-ildo nahasgarria aldatzeko mugimenduan lerrokatuz.
Haatik: Ots
2025/04/25 18:00
Zarautz, Modelo
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Akira Yoshida: El Porqué De Los Perdidos
2025/04/25 18:30
Noain, Kultur Gunea
* DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan.
Galduen zergatia proiektuak galeraren kontzeptua jorratzen du hainbat ikuspegitatik: munduko leku fisiko batean galduta egotea, bizitzan galduta egotea, bizitza alferrik galtzea, bidean gauza materialak edo pertsona maiteak galtzea, eta abar. Horren kontrara, nork bere burua berreraikitzeko eta berraurkitzeko ideia landuko da. Ideia da gaiari aukera zabal batetik heltzea; ideiak eta jolasak jaurtitzea, materialak sortzea, eta obra batean dauden elementu eta atal eszenikoak sinbiosian jartzea: gorputza, musika, jantziak, eszenografia, argia...
Fitxa artistikoa:
- Testuaren egilea: Akira Yoshida
- Musikaren egilea: Donald Beteille
- Koreografiaren egilea: Akira Yoshida
- Zuzendaritza: Akira Yoshida
- Iraupena: 52 minutu
- Antzezleak: Akira Yoshida