Agenda
Komorebi: Itzalekin Dantzan
2025/04/24 17:00
Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba
Dantza eta proekzio analogikoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio globalen inguruko diziplinarteko errepresentazioa garatuko da. Materia eta ez-materiaren arteko koexistentzia, autoperzepzioa eta errealitatearen distortzioa ardatz hartuta, bizitzan aurki ditzakegun askotariko mugei buruzko hausnarketa eragiten du. Muturren arteko konplexutasunari gorazarre egin nahi zaio, barneratuta eta sinestuta ditugun mugak zalantzan jarri, lausotu eta mugez haratagoko aukerei lekua emateko.
- Ideia eta zuzendaritza: Garazi Egiguren
- Antzezleak: Nerea Gurrutxaga, Garazi Egiguren
- Koreografia zuzendaritza: Nerea Gurrutxaga
- Proiekzioen diseinua: Amaia Santamaria
- Musika ekoizpena: Mattin Zeberio
- Bidelaguntza: Inés Osinaga
- Kanpo begirada: Arantza Iglesias
- Bideoa: Aitor Arruti
- Diseinua: Leire Uranga
Cambia, todo cambia (Entsegu irekia)
2025/04/24 17:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Dantzazek topaketa dantzatu hau proposatzen du Adriana Pous zuzendari artistikoaren eskutik. Bertan, denboraldian zehar Dantzazen garatu diren sormen-prozesu batzuen barnekotasunak ezagutu ahal izango dituzu. Bertako eta nazioarteko koreografoen sorkuntzen zatien bidez, interpreteek erronkei aurre egiteko, mugimendua eraldatzeko eta adierazpide berrietara egokitzeko modua aztertuko dugu.
Misterioa, bilakaera eta denboragabetasuna bezalako kontzeptuak, oso gai ezberdinetan inspiratuz, hala nola itsasoaren neurrigabetasuna, pandemiaren ondoren antzokien irekiera, eta nortasunaren, lurraldearen eta komunitatearen arteko lotura. Oraingo honetan, Dantzaz-eko hiru interpretek topaketa bat gidatuko digute, bertan bizi direnen begiradatik mugimenduaren aberastasuna eta aniztasuna aztertzeko esperientziak erakusteko.
- Oharra: Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira apirilaren 16an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.