Agenda
Galdakaoko Maskarada Pagolan
2025/04/12 08:30
Pagola
Galdakaon arrakastaz plazaratu ostean, Andra Mari dantza taldeak Pagolara eramango du Galdakaoko Maskarada, bertakoen gonbita onartu ostean.
Oiartzungo Dantzari Eguna 2025
2025/04/12 09:00
Oiartzun
Goizean zehar Euskal Herriko eta Kataluniako dhainbat dantza talde Oiartzungo kaleetatik zehar ibiliko dira dantzatzen, eta 13:00tan Don Eztebe plazan elkartuko dira ekitaldi nagusirako. Bazkalostean, dantzaldia egongo da plazan; afaldu ondoren, Gabezin taldeak kontzertua ere eskainiko du.
- 11:00etan, dantza-taldeak, Oiartzungo kaleetatik barrena ibiliko dira.
- 13:00etan, Don Eztebe plazan, ekitaldi nagusia.
- 18:30ean, dantzaldia egongo da Tiriki Trauki Fanfarrearekin.
- 22:00etan, Gabezinek kontzertua eskainiko du Don Eztebe plazan.
Ortzadar: Gamazada
2025/04/12 10:30
Ezkiaga pasealekua
Datorren apirilaren 12an, eguerdiko 12:30ean, Gamazadaren antzezpena euskaraz eginen dugu!
Hernanin, Nafarroako Herriberako dance-a: dantza, musika eta antzerki emanaldia.
Ez galdu aukera!
Eneko Gil & Koldo Arostegi: Vulnerable
2025/04/12 17:00
Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma
“Izugarri maite dut zu hain aske ikustea eta izutu egiten nau zu hain aske ikusteak, hain zaurgarri, barregarri gelditzeko bezain aske. Beldur naiz batzuetan ume bat bezalakoa zarelako. Zeren beldur naiz? Zer gertatuko da gelditu, arnasa hartu eta ‘ez dakit, ez nago seguru, laguntza behar dut’ erantzuten badut?” Zuk eta biok baditugu honen inguruan (ez) hitz egiteko erritualak. “Bai, joder”, “kaguenlaputa”, “ya, potro”, “atera beste erronda bat”, “baietz ba, joder”...
Biok aldi berean egin dugu oihu, esaldiak bata bestearen atzetik josiz, eta gainerakoak batu egin zaizkigu. Gorputza berotu egin da, tenkatu, eta gero eta indartsuago sentitzen gara, denok, banan-banan, denok bat gara, masa itxuragabe bat, gihar bat gogortuta, gogor estutzen duzu, ahal bezain gogor, hurbil gaude, hurbilegi, hil egin zaitzaket. Hiru gizon ikusiko dituzue eszenatokian, ohikoa baino zerbait gehiago erakutsi nahian. Eskuzabalak izango dira, deserosoak, ausartak. Isilean izango da, ahotsak ahultasuna estaltzen duen lotsaren mintz leuna apurtu arte.
- Egiletza, koreografia, zuzendaritza: Eneko Gil, Koldo Arostegi
- Dantzariak: Eneko Gil, Koldo Arostegi, Peru Galbete
Haatik: Ots
2025/04/12 17:00
Zigoitia, Gizarte eta Kultur Zentroa
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Nabiga: Nondik abiatu inora
2025/04/12 17:00
Bilbo, Berreginen Museoa
*BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.
Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra eraikitzea behin behineko egoera batean. Ordea, dinamikaren inertziatik irteteko, beharrezkoa da geldiunea. Geldiunea elkarri begiratzeko. Elkarrengana gerturatzeko ausardiaz betetzeko. Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra eraikitzeko konpromisoa hartzeko. Egon ezin daitekeenean ere, hor egoteko moduak bilatzen saiatu ahal izateko.
- Zuzendaritza: Nagore Tamayo Goñi
- Koreografia eta antzezleak: Natalia Belén Fernández, Nagore Tamayo Goñi
- Kanpo begirada: Natalia de Miguel
- Soinu espazioa: Mattin Zeberio Larraza
- Ekoizpena: Nabiga Kolektiboa
- Laguntzak: Dantzan Bilaka, Sortutakoak, Dantzagunea, Azala Kreazio Espazioa, Artium Museoa, La Fundición Bilbao, Garaion Sorgingunea.
Ane Zapirain: Agortu
2025/04/12 17:15
Bilbo, Berreginen Museoa
*BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.
Apurka-apurka erretzen diren argazkien malenkonia. Akatsa duen biniloan urratzen den doinua... Edozer birrindu, eta horra hor adierazpen- eta sorkuntza-esparru berri bat irekia. Disidentzia-diskurtso oso bat topatzen da, baztertua izan beharrean duintasuna eta presentzia hartzen duen zerbaiten berreskuratzearen diskurtsoa. Eguneroko koreografietan konprimiturik, gorputza bizirauten saiatzen da bere forma agortuz; paisaiak irekitzen dira bere pitzaduretan.
- Koreografia eta antzezlea: Ane Zapirain Gorostegi
- Kanpo begirada: Natalia García Muro
- Laguntzak: Dantzan Bilaka, Mutis Espazioa
Qabalum: Todo este ruido
2025/04/12 17:30
Altsasu, Iortia Kulturgunea
*DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan.
Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
- Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
- Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
- Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
- Jantzien konponketak: Eva María González
- Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
- Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
- Jatorrizko testua: Diego Pazó
- Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
- Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López
Ioar Labat & Julia Razquin: Sin fichero adjunto
2025/04/12 18:00
Burlata, Kultur Etxea
Fitxategi erantsirik gabe egoera askotara estrapola daitekeen egoera batez hitz egiten du: jarraibideak falta zaizkizula sentitzea, jarraitu beharreko urratsen gida bat eduki nahi duzula, galduta sentitzen zarela eta dokumentu bat faltan botatzea jakiteko hurrengo urratsa zein den, zuzena zer den, edo zer ate ireki beharko zenukeen. Gonbidapena egiten gaitu onartzeko inoiz ez zaituela inork irakatsiko zure bizitza nola bizi eta zure ahots propioa nola diseinatu. Proiektu honen helburua da publikoarekin kezka horiek partekatzea, eskenatokira hurbiltzea duo bat sortuz eta elkarri laguntzea gure egunerokoan erabakiak etengabe hartzeko dantza honetan.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eta talde artistikoa: Erain/Ioar Labat & Julia Razquin
- Soinu-espazioa eta argien diseinua: Mauricio Pérez Fayos
- Jantzien diseinua: Marina Almagro
- Argazkia: Ioar Labat