Agenda

Maskaradak 2025

Noiz

2025/03/30 07:00

Non

Altzai

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Maskaradak 2025 Egutegia

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere

Noiz

2025/03/30 16:00

Non

Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea

Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.

Erakusketaren aurreko astean, obraren ekoizpenerako egoitza teknikoa hartuko dute.

Irakurri gehiago

Dantzerti: Basazuria

Noiz

2025/03/30 17:00

Non

Errenteria, Niessen Kulturgunea

mailako eskola) egindako lan bat da. Prozesu koreografiko baten emaitza da, dantza-sorkuntzan eta talde-lanean oinarritua, dantzako 4. mailako ikasleek eta La Intrusa konpainiak hartu dute parte.
Krisi espiritual nabarmeneko garaian, lan honek konformismoaren eta kuraiaren arteko inflexio-puntuaz hausnartzen du, espedizio baten kanpoko baldintzen babesean. Alegoriaren eta egunerokoaren artean dagoen proposamen hau norbere buruaz eta bakoitzaren erronkez kontzientzia hartzeaz ari da.
La Intrusa 1996an sortu zuten Virginia García eta Damián Muñozek, eta sorkuntza artistiko garaikideko konpainia bat da. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen, zuzentzen eta ekoizten dituzte, eta hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin elkarlanean aritzen dira. 2015ean Dantzako Sari Nazionala lortu zuten Sorkuntzaren arloan. La Intrusak sormena ikertzen eta garatzen du, diziplina anitzeko ikuspegia duelako nabarmentzen da eta nazioarteko aitorpena duten bere proposamen artistikoak.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Virginia García, Damián Muñoz
  • Dantzariak: Sasha Arratibel, Maddi Eraso, Nerea González, Garazi Labaka, Carolina Prieto

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Amores-maitasunak

Noiz

2025/03/30 17:30

Non

Arrasate, Amaia Antzokia

Artista bilbotarraren, Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolea batuko dira. 

Maitasunak Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Lana

Noiz

2025/03/30 17:30

Non

Lezo, Gezala Auditoriuma

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.

Irakurri gehiago