Agenda
Hitzaldia: "20. mende hasieran Xiberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak"
2025/03/29 09:30
Miarritze, Marian Arregi espazioa
Hizlaria: Michel Duvert
Xiberoako dantzaren tradizioa transmititu duten maisu anonimo guziak omentzen ditu Michel Divert-ek hitzaldi hortan. Artxiboak ikertuz eta Xiberoako hainbat lekuko, dantzari eta musikari galdekatuz, maskaradetan ikusgai den dantzaren iragana aztertzen du. Zenbait figura garrantzitsuak haien jakinduria partekatzen digute eta Xiberoako dantzaren historiaz bereizezinak diren familiak eta pertsonak aipatzen dizkigute, hala nola Baratçabal, Afios, Bürgübürü edo Elghoyen…
Rauxa Cia: Anonimos
2025/03/29 16:30
Donostia, Gazteszena
Zenbateraino manipula ditzakegu geure pentsamenduak, errealitatetik ihes egiteko bada?
“Anónimos” dantza eta zirku garaikideko ikuskizun bat da, sentikorra eta poetikoa, paperaren bidez errealitate paralelo bat sortuko duen emakume baten subkontzientean murgiltzen gaituena. Babesleku oniriko bat eratuko du, denboraren joana iragankorra eta arina duena, ahaztuaren nostalgia ekartzeko.
Eszenaratze berritzailea duen obra bat da, dantza, akrobaziak, oreka eta objektu fantastikoen zein txotxongilo surrealisten manipulazioa uztartzen dituena, bakardadeari buruzko beste ikuspegi bat proposatzen digun mundu hauskor eta tragikomiko batean sar gaitezen.
- Jatorrizko Ideia: Rauxa Cia.
- Zuzendaritza Eta Dramaturgia: Xavi Sánchez.
- Antzezlea: Analía Serenelli.
- Objektuak Eta Asmakizunak: Xavi Sánchez.
- Musika: Jesús Acebedo.
- Iraupena: 45′.
- Ikuslea: +8 Urte.
- Hizkuntza: Testurik Gabe.
Dinamo Danza: Luz Negra
2025/03/29 17:00
Los Arcos, Carmen Thyssen-Bornemisza Kulturetxea
Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira.
Fitxa artistikoa:
- Jatorrizko ideia: Joaquín Sevilla eta Carmen Larraz
- Zuzendaritza artistikoa: Carmen Larraz
- Zuzendaritza zientifikoa: Joaquín Sevilla
- Sorkuntza koreografikoa eta interpretazioa: Alec Lechster, Carmen Larraz eta Lorenzo Avolio
- Musika sorkuntza: Hilario Rodeiro
- Sorkuntza eszenikoa: Andoni Mendizábal
- Jantziak sortzea: Illazki Martirena
- Komunikazioa: Carolina Otamendi
Aterballetto: Rharpsody in blue + Solo Echo + Shoot me
2025/03/29 18:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Aterballetto Italiako lehen Koreografia Zentro Nazionala da, 2022an Kultura Ministerioaren enkarguz sortua 1977tik abian zen Aterballetto konpainia historikoaren oinarrituta. Hamasei dantzarik osatzen dute denboraldi oso bakoitzean, eta batez ere nazioartean ezagunak diren koreografoen ekoizpen berrietan eta lan enblematikoen aukerako errepertorioen emanaldietan egiten dute lan, ikuspegi kosmopolita, bitxi eta dinamiko bat bilatuz beti. Zentroaren ekoizpenak oso estimatuak dira Italiako eta munduko antzokirik eta jaialdirik garrantzitsuenetan. Oraingoan, programa hirukoitz batekin iritsiko dira Arriaga Antzokira; hiru koreografia aurkeztuko dituzte, dantzari ezagunek sinatuak, hala nola Iratxe Ansak, Igor Bacovichek, Crystal Pitek eta Diego Tortellik.
CENTRO COREOGRAFICO NAZIONALE / ATERBALLETTO
- Zuzendari nagusia eta artistikoa: Gigi Cristoforetti.
- Konpainiako zuzendaria: Sveva Berti.
- Dantzariak: Ana Patrícia Alves Tavares, Elias Boersma, Estelle Bovay, Emiliana Campo, Albert Carol Perdiguer, Sara De Greef, Leonardo Farina, Matteo Fiorani, Matteo Fogli, Arianna Ganassi, Clément Haenen, Arianna Kob, Federica Lamonaca, Giovanni Leone, Ivana Mastroviti eta Nolan Millioud.
- Kide fundatzaileak: Emilia-Romagna eskualdea, Comune di Reggio Emilia, Kultura Ministerioaren laguntzarekin.
RHAPSODY IN BLUE
- Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
- Musika: George Gershwin, Rhapsody in blue; Bessie Jones, Beggin’ the blues.
- Eszenografia eta jantzien diseinua: Fabio Cherstich.
- Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer.
- Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
- Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.16 dantzarirentzat.
SOLO ECHO
- Koreografia: Crystal Pite.
- Musika: Johannes Brahms.
Sonata for Cello and Piano in E Minor, Op. 38: I. Allegro non troppo .
Sonata for Cello and Piano in F Major, Op. 99: II. Adagio Affettuoso.
- Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
- Koprodukzioa: Fondazione Teatro Comunale di Bologna.
SHOOT ME
- Koreografia: Diego Tortelli.
- Musika: Spiritualized.
- Jantzien diseinua: Marco De Vincenzo.
- Argiztapenaren diseinua: Roman Fliegel.
- Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
- Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia. 16 dantzarirentzat.