Agenda

Hitzaldia: "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua"

Noiz

2025/03/28 18:00

Non

Miarritze, Marian Arregi espazioa

Badu 400 urte baino gehiago Gipuzkoako dantza tradizioa dokumentatua dela, eta lerro zuzenean transmititu da ahoz, dantza maisu leinu bati esker. Duela 200 urte, Juan Inazio Iztuetak dantza molde hori idatzi zuen liburu batean, beren arauak eta eginbideekin. Alta, ez dira uste genuena bezain argiak. 25 urteko ikerketa baten ondoren, oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaltzen dizkigu Mikel Sarriegik, dantzen jatorria eta eboluzioa galdezkatuz. Horien transmisioa ere testuinguru batean kokatzen du, tradizio aberats hori 20. mende erdialdera arte mantendu duten dantza maisuen sistema ezagutaraziko digu.

Irakurri gehiago

Aterballetto: Rharpsody in blue + Solo Echo + Shoot me

Noiz

2025/03/28 18:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Aterballetto Italiako lehen Koreografia Zentro Nazionala da, 2022an Kultura Ministerioaren enkarguz sortua 1977tik abian zen Aterballetto konpainia historikoaren oinarrituta. Hamasei dantzarik osatzen dute denboraldi oso bakoitzean, eta batez ere nazioartean ezagunak diren koreografoen ekoizpen berrietan eta lan enblematikoen aukerako errepertorioen emanaldietan egiten dute lan, ikuspegi kosmopolita, bitxi eta dinamiko bat bilatuz beti. Zentroaren ekoizpenak oso estimatuak dira Italiako eta munduko antzokirik eta jaialdirik garrantzitsuenetan. Oraingoan, programa hirukoitz batekin iritsiko dira Arriaga Antzokira; hiru koreografia aurkeztuko dituzte, dantzari ezagunek sinatuak, hala nola Iratxe Ansak, Igor Bacovichek, Crystal Pitek eta Diego Tortellik.

CENTRO COREOGRAFICO NAZIONALE / ATERBALLETTO

  • Zuzendari nagusia eta artistikoa: Gigi Cristoforetti.
  • Konpainiako zuzendaria: Sveva Berti.
  • Dantzariak: Ana Patrícia Alves Tavares, Elias Boersma, Estelle Bovay, Emiliana Campo, Albert Carol Perdiguer, Sara De Greef, Leonardo Farina, Matteo Fiorani, Matteo Fogli, Arianna Ganassi, Clément Haenen, Arianna Kob, Federica Lamonaca, Giovanni Leone, Ivana Mastroviti eta Nolan Millioud.
  • Kide fundatzaileak: Emilia-Romagna eskualdea, Comune di Reggio Emilia, Kultura Ministerioaren laguntzarekin.


RHAPSODY IN BLUE

  • Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Musika: George Gershwin, Rhapsody in blue; Bessie Jones, Beggin’ the blues.
  • Eszenografia eta jantzien diseinua: Fabio Cherstich.
  • Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer.
  • Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.16 dantzarirentzat.


SOLO ECHO

  • Koreografia: Crystal Pite.
  • Musika: Johannes Brahms.

Sonata for Cello and Piano in E Minor, Op. 38: I. Allegro non troppo .
Sonata for Cello and Piano in F Major, Op. 99: II. Adagio Affettuoso.

  • Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione Teatro Comunale di Bologna.


SHOOT ME

  • Koreografia: Diego Tortelli.
  • Musika: Spiritualized.
  • Jantzien diseinua: Marco De Vincenzo.
  • Argiztapenaren diseinua: Roman Fliegel.
  • Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia. 16 dantzarirentzat.

Irakurri gehiago

Haatik: Ots

Noiz

2025/03/28 19:00

Non

Tolosa, Leidor Aretoa

Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín, Haatik
  • Soinu espazioa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
  • Eszenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Lana

Noiz

2025/03/28 19:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza aretoa

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.

Irakurri gehiago