Agenda

Maskaradak 2025

Noiz

2025/03/23 08:00

Non

Urdiñarbe

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Maskaradak 2025 Egutegia

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Hiruak Dantzan: Dantza tailerra eta dantzaldia

Noiz

2025/03/23 09:00

Non

Mugerre

10:00etan dantza tailerra eta 11:00etan Txilibita Fanfarrearekin dantzaldia.

"Hiruak Dantzan" zikloa Leinua taldeak eta Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako herriek osatu dute. Dantza atelierrak, euskal dantzaldiak, euskal-landes ikusgarria, ohiko dantzaldiak, deneri idekiak eta dohainik diren hitzordu anitzak urtean zehar.

Irakurri gehiago

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz

2025/03/23 19:00

Non

Biarritz, Gare du Midi

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

  • Dantzariak: Txingili’K taldea
  • Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
  • Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
  • Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
  • Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Owantshoozi
  • Ekoizpena: Berritza Elkartea
  • Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
  • Soinua: Ieltxu Ostolaza
  • Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Irakurri gehiago