Agenda

Hitzaldia: "Xiberoako dantza modernoa"

Noiz

2025/03/21 09:20

Non

Miarritze, Gamaritz gela - Gare du midi

Hizlaria: Jon Iruretagoyena

Idazle, folklorista, ethnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunetaz konziente izanki, pestaren alde ezohikoa azpimaratzen dute.

Horrez gain, denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta disdiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena.

Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Xiberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Irakurri gehiago

Haatik: Ots

Noiz

2025/03/21 18:30

Non

Andoain, Bastero

Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín, Haatik
  • Soinu espazioa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
  • Eszenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Dantzerti: Blanco furioso

Noiz

2025/03/21 19:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Blanco furioso La Intrusa taldeak Dantzertirako (Euskadiko arte dramatiko eta dantzako goi-mailako eskola) egindako lan bat da. Prozesu koreografiko baten emaitza da, dantza-sorkuntzan eta talde-lanean oinarritua, dantzako 4. mailako ikasleek eta La Intrusa konpainiak hartu dute parte.

Krisi espiritual nabarmeneko garaian, lan honek konformismoaren eta kuraiaren arteko inflexio-puntuaz hausnartzen du, espedizio baten kanpoko baldintzen babesean. Alegoriaren eta egunerokoaren artean dagoen proposamen hau norbere buruaz eta bakoitzaren erronkez kontzientzia hartzeaz ari da.

La Intrusa 1996an sortu zuten Virginia García eta Damián Muñozek, eta sorkuntza artistiko garaikideko konpainia bat da. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen, zuzentzen eta ekoizten dituzte, eta hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin elkarlanean aritzen dira. 2015ean Dantzako Sari Nazionala lortu zuten Sorkuntzaren arloan. La Intrusak sormena ikertzen eta garatzen du, diziplina anitzeko ikuspegia duelako nabarmentzen da eta nazioarteko aitorpena duten bere proposamen artistikoak.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Virginia García, Damián Muñoz
  • Dantzariak: Sasha Arratibel, Maddi Eraso, Nerea González, Garazi Labaka, Carolina Prieto

Irakurri gehiago

Rauxa Cia: Anonimos

Noiz

2025/03/21 19:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Zenbateraino manipula ditzakegu geure pentsamenduak, errealitatetik ihes egiteko bada?

“Anónimos” dantza eta zirku garaikideko ikuskizun bat da, sentikorra eta poetikoa, paperaren bidez errealitate paralelo bat sortuko duen emakume baten subkontzientean murgiltzen gaituena. Babesleku oniriko bat eratuko du, denboraren joana iragankorra eta arina duena, ahaztuaren nostalgia ekartzeko.

Eszenaratze berritzailea duen obra bat da, dantza, akrobaziak, oreka eta objektu fantastikoen zein txotxongilo surrealisten manipulazioa uztartzen dituena, bakardadeari buruzko beste ikuspegi bat proposatzen digun mundu hauskor eta tragikomiko batean sar gaitezen.

  • Jatorrizko Ideia: Rauxa Cia.
  • Zuzendaritza Eta Dramaturgia: Xavi Sánchez.
  • Antzezlea: Analía Serenelli.
  • Objektuak Eta Asmakizunak: Xavi Sánchez.
  • Musika: Jesús Acebedo.
  • Iraupena: 45′.
  • Ikuslea: +8 Urte.
  • Hizkuntza: Testurik Gabe.

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza

Noiz

2025/03/21 19:00

Non

Murgia-Zuia

Dantza gorputzarekin komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza bada eta euskara bada euskaldunon berbazko hizkuntza, ez ote da euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza? Euskaldunok gure gorputz-hizkuntzarekin, euskal dantzarekin egiten ari garenaz hitz egingo dugu, berbazko hizkuntza, euskara biziberritzeko eginahalak egin ditugun bitartean nola gorputz hizkuntza, euskal dantza, alboratzen joan garen.

Irakurri gehiago

Brodas Bros: Doji

Noiz

2025/03/21 19:30

Non

Noain, Kultur Gunea

Dantza urbanoa teknologiaren erritmoan.

Familia osoarentzako ikuskizuna, Brodasko dantza urbanotik eta Desilenceren unibertso bisualetik abiatuta.
Brodas Brosek espazioa argiztatzen du bere mugimenduarekin eta gorputzari lotutako sentsoreekin Do¯jin, argi-itzalen dantza murgiltzailea.

Dojik aldi berekoa esan nahi du japonieraz. Desilence artista bisualek, ikuskizunaren formak eta koloreak zehatz-mehatz programatu dituztenek, dantzariekin jolasten dute. Elkarrekin paisaia bat sortzen dute, non ikusleak kolorean, erritmoan, musikan eta dantzan murgildurik bidaiatzen duen. Argien eta itzalen mundu honetan zer garen eta nola mugitzen garen hausnartzen duen ospakizuna da pieza bakoitza.

Teknologia ikusizko edukiak sortzeko tresna gisa erabiltzeaz gain, ikuskizun honetan jolasteko eta gozatzeko erabiltzen da, mugitzeko eta zuzeneko sorkuntzarako askatasun handiagoa ahalbidetuz.

Irakurri gehiago

Mazurka gauak

Noiz

2025/03/21 20:00

Non

Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

(BIGARREN SAIOA)
Hainbeste musika ditut gordeta, inoiz ala ia inoiz erabili ez ditudanak...
Maila altuagoko dantzaldia, oso pertsonala, eskarmentudun dantzarientzat. Herrixa Dantzan dantzaldien gaueko alaba...
Hilean behin, Elgetako Espaloia kafe-antzokian.
Sarrera: 5,00 euro
Laguntzailea: Elgetako Udala
 
ZER:
  • Gustuko ohiko dantza batzuk
  • Musika 'zailagoak'
  • Sorkuntzak
  • ... eta proposamen bereziak
  • Hitz gakoak: goxotasuna, gozamena.
  • Gorputz eta musika hizkuntza: dantza eta musika tradizionala (beti)

Irakurri gehiago