Agenda

Haatik: Ots

Noiz

2025/03/20 10:15

Non

Donostia, Gazteszena

Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín, Haatik
  • Soinu espazioa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
  • Eszenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Qabalum + Colectivo Glovo + Colectivo Banquet

Noiz

2025/03/20 12:00

Non

Donostia, Tabakalera

Bi saio: 13:00 + 18:30

2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Hiru dantza pieza labur: 

Todo este ruido, Qabalum

Todo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak.

Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat.

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
  • Dantzariak: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano [dron]
  • Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
  • Jatorrizko musika: VV.AA., composición de Diego Pazó
  • Jantzi konponketak: Eva María González
  • Argazkiak: Ioar Labat, Bárbara Fernández, David Mendizábal
  • Bideoa: Bárbara Fernández, David Mendizábal
  • Dosierra eta jatorrizko testua: Diego Pazó
  • Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Jon López, Martxel Rodríguez
  • Banaketa: Patty Hinchado
  • Eskerrak: Centro de Danza de Zaragoza, Festival Pies Para Qué Los Quiero, Festival Cuerpo Romo, Sortutakoak - Dantzagunea, DNA 2024 - Gobierno de Navarra, Dantzalabea - Teatro Barakaldo, Universidad San Jorge, Harrobi Gaztelekua & CRJ Baragazte.

 

Trïade, Colectivo Glovo

Jainkoak hiltzat eman zituen eta zenbait emakumeri sinbolo zaharrez ahalduntzea ahalbidetu zien gizarte bat izan zen behin. Emaitza kode independente eta positroniko bat izan zen, barrean, algaran, konplizitatean eta hizkuntza propioetan oinarritutakoa.

Trïade lanaren abiapuntua elkartzeko, batzeko eta dantza egiteko beharra da, zaintzatik eta entzutetik abiatutakoa, non eta emakumeen genealogia bat, ordena sinboliko pertsonal eta independente bat emango duen emakumeen espazio batean, inspiraziotzat ilargiaren triadak planteatzen duen betiereko itzulera hartuta: bizitza, heriotza eta birsortzea. Espazio ez konbentzionalerako formatu laburreko pieza bat da, eta erritual izaera nabarmena dauka, bai eta arbasoak eta sustraiak gurtzekoa ere.

Seu aquí, Colectivo Banquet

Mugimenduaren poetika ardatz, topaketa, diziplina, manipulazioa, espazio bat lortzeko bizi borroka eta lankidetzaren bilaketa bezalako kontzeptuak jorratzen dira, zertarako eta balizko komunitate bat sortzeko.

Seu aquí metodologia partekatu eta ekitatibo baten sormenezko emaitza da, abiapuntu komun batetik sorkuntzara hurbiltzeko modu bat, protagonistak artista gazte gisa proiektatzea helburu hartuta.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia: Colectivo Banquet
  • Koreografia, dantzariak: Javier de La Asunción, Ana F. Melero, Laura García Carrasco, Daniel Rodríguez Cover, Aurora Costanza
  • Kanpo begirada, soinu espazioa: Mauricio Pérez Fayos
  • Centro Cultural Eduardo Úrculo, Centro Coreográfico María Pagés eta La Nave del Duenderen laguntzarekin.

Irakurri gehiago

Cidanz: Burgos New York Dantz

Noiz

2025/03/20 12:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Bi saio: 13:00 + 16:45

Ikuskizun honetan Burgos & New York 2024 Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lan finalistak eta irabazleak biltzen dira.

BIO • ME, Tamara Arruti

Gure gorputzeko atomoetatik inguratzen gaituzten onddoen sare infinitura, bizitza komunitateetan biltzen da, bizirauteko eta bizikidetza kooperatibo batean aurrera egiteko. 

Konfiantzan oinarrituta eraikitako hamaika zubiren bidez lotutako entitate berezien multzo bat da komunitate bat. Zubi horiei esker, osagaiak ireki daitezke, eta beraien burua esploratu, bai eta kideak esploratu ere, segurtasunaren, onginahiaren eta parte izatearen sentimendu inguratzaile batean. 

Erresilientzia, ulermena eta onarpena ezinbestekoak dira. Aldaketa garrantzitsuak onartu behar dira oreka lortu eta aurrera jarraitzeko behar den zikloarekin jarraitzeko. Iritsi berria bihotzez eta laguntasunez hartzea, maitasunez eta ulermenez, maite dugun kide bati zuretik urrunago dagoen bideari ekiteko joaten utzi behar diogunean bezala. 

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Song Of The Butterfly, Estas Tonne
  • Dantzariak: Álvaro Múgica, Kevin Dekeyser, Sergio Apapons, Sara Eliro, Tamara Arruti

 

Burdens of Being, Alessio Damiani 

Ni zure pisu, zu nire sorbalda. Karga astun bat sorbaldaren gainean. Horrek eragiten duen zapaltze-sentsazioaren analisi koreografikoa da, bada, Burdens of Being. Piezan, gorpuztasun bat da. Metafora hain ezagun horrek, piezan, erreferentzia dio gure kideei ezartzen diegun kargari, gure beldurrei, gainerakoekin bizitzean sortzen diren kezkei. 

Noiz bihurtzen da elkarrekin egotea pertsona batentzako karga? Zein unetan errenditzen gara behin-behinean bete-betean hor egoteko bestearentzat, bestearen karga behin-behinean gure gain hatzeko beharra egonez gero? 

Bi gorputz etengabe balantzaka: elkarren inguruan bueltaka dabiltza, bi planeta bezala, grabitazioa trukatzen dute, elkar erakartzen dute, beraien orbita indibidualak elkartu egiten dira eta ezin dira bereizi... Karga lotura bihurtzen da, beti hor egotea bestearentzako eta, aldi berean, bestea norberarentzat hor egongo dela uste izatea. 

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Salfræoingur Deyr (Remastered) Jóhann Jóhannsson, Ef Ég Hefõi Aldrei... (Remastered) Jóhann Jóhannsson
  • Dantzariak: Nicola Stasi, Alessio Damiani 

 

Between The Walls, Ildar Tagirov

Bakartzea. Talentu-bakartzea. Talentu-bakartzea borondatezkoa edo behartua da. Talentu-bakartzea politikoa edo soziala da. Beti eraso egin izan zaio, eta beti eutsi dio. Maria Callas momenturik onenean talentu propioa bakartzearen adibiderik onena da. Ez dago azaltzerik ekintza horien arrazoia; norberak erabakitzen du bere talentua nola erabili. Pertsona batek talentua lau paretaren artean ixten duenean, barrutik deskonposatzen hasten da talentua. Maria Callasek berea itxi zuen izugarrizko arrakasta eta lorpenen ondoren. 

Obsesionatuta eta edozein inguruabarri aurre egitearekin nekatuta dagoen arima bati buruzko fantasia bat da dantza hau. Apartamentutik atera gabe eman zituen bizitzako azken urteak. Argi txiki bat urrunean eta iluntasuna; hori besterik ez zegoen. Ez kendu talentua jendeari! Ez kendu bizitza jendeari!

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Casta Diva, Vincenzo Bellini
  • Dantzaria: Ildar Tagirov

Irakurri gehiago

Dantzaz: Hona

Noiz

2025/03/20 18:00

Non

Eibar, Coliseo Antzokia

Dantzaz konpainia gipuzkoarraren programa berritzaile bat da Hona, konpainiaren eta nazioarteko artista garrantzitsuen kolaborazioaren emaitza, eta ohiz kanpoko bi pieza koreografiko aurkezten dizkigu, bakoitza bere identitatearekin eta ikuspegi artistikoarekin.

Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.

HONDO

  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia-aholkularitza: Adriana Pous
  • Musika: Johan Johannson

AIRE SAKONA

  • Koreografia: Jacek Przybylowicz
  • Musika: Adam Walicki
  • Jantzien eta eszenografiaren idea: Jacek Przybylowicz

Irakurri gehiago

Dantzerti: Blanco furioso

Noiz

2025/03/20 19:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Blanco furioso La Intrusa taldeak Dantzertirako (Euskadiko arte dramatiko eta dantzako goi-mailako eskola) egindako lan bat da. Prozesu koreografiko baten emaitza da, dantza-sorkuntzan eta talde-lanean oinarritua, dantzako 4. mailako ikasleek eta La Intrusa konpainiak hartu dute parte.

Krisi espiritual nabarmeneko garaian, lan honek konformismoaren eta kuraiaren arteko inflexio-puntuaz hausnartzen du, espedizio baten kanpoko baldintzen babesean. Alegoriaren eta egunerokoaren artean dagoen proposamen hau norbere buruaz eta bakoitzaren erronkez kontzientzia hartzeaz ari da.

La Intrusa 1996an sortu zuten Virginia García eta Damián Muñozek, eta sorkuntza artistiko garaikideko konpainia bat da. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen, zuzentzen eta ekoizten dituzte, eta hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin elkarlanean aritzen dira. 2015ean Dantzako Sari Nazionala lortu zuten Sorkuntzaren arloan. La Intrusak sormena ikertzen eta garatzen du, diziplina anitzeko ikuspegia duelako nabarmentzen da eta nazioarteko aitorpena duten bere proposamen artistikoak.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Virginia García, Damián Muñoz
  • Dantzariak: Sasha Arratibel, Maddi Eraso, Nerea González, Garazi Labaka, Carolina Prieto

Irakurri gehiago