Agenda
Iruinkokoa
2025/03/02 08:30
Iruñea, Santa Ana Plaza
Martxoaren 2an (igandea) Iruinkokoak Iruñeko karrikak hartuko ditu. Hau duzue egunerako programa:
IRUINKOKOA
(Iruñeko libertimendua)
9:30 karrika ingurua Zaldiko Maldikotik.
Asalduak:
- Teileria karrikako auzokideak
- Txalaparta
- AEKren Iruñazar euskaltegia
- Ortzadar
Ondotik, Koko-munstra (Santa Ana plazan)
(* Euria egitekotan Mañuetako frontoian)
Kaskarotak 2025
2025/03/02 09:00
Beskoitze, Uztaritze
Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2025
Urtarrilak 11 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
Urtarrilak 12 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)
Urtarrilak 18 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
Urtarrilak 19 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
Otsailak 1 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 2 igandea
- Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 8 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
Otsailak 9 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 15 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 16 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 22 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
- Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.Biriatuko kaskarotak.
Otsailak 23 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Martxoak 2 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)
Zirikoketa
2025/03/02 09:00
Astigarraga
Inauteri igandean, martxoaren 2an, Zirikoketa plazaratuko dute Astigarragan. Herriko dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariak batuta libertimenduen egitura duen festa prestatzen ari dira inauterietarako. Txistulariak, dultzaineroak, trikitilariak, txaranga, danborrada taldea, bertsolariak eta antzerkia izango dira plazan dantzariekin batera.
Goizean zehar puska-biltzea egingo dute hainbat auzotan eta gero eguerdian plazako emanaldia.
Baigorriko libertimendua
2025/03/02 09:30
Baigorri
Baigorrin libertimendua egingo dute martxoaren 5ean, 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Txino-dantza
2025/03/02 11:30
Aretxabaleta
Aretxabaletako inaute igandean, herriko kintoak kalean zehar ibiltzen dira Txino-dantza abestuz eta dantzatuz kamisoi eta txapelarekin.
Eguerdian koadrilak eta konparsak kaleratzen dira, eta bakoitza bere karroza, txaranga, mozorro eta zaratarekin sarzen da kalejiran. Denak doaz norabide batean, eta justo kontrako norabidean dator dozena bat ero, dozena bat kinto txino-dantzan.
Kukai: Txalaparta
2025/03/02 18:00
Oiartzun, Landetxe Kultur Aretoa
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio