Agenda

Erakusketa: Eskualdeko jantzia 100 urte

Noiz

2025/03/18 08:00

Non

Iruñea, Parlamentuko ataria

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Nafarroa osoa zeharkatzen duen dantza jantzien erakusketa batekin itxiko du bere berrogeita hamargarren urteurrena. Erakusketa martxoaren 18tik apirilaren 10era izanen da Nafarroako Parlamentuko atarian. Erakusketa honek Nafarroako dantza tradizionalaren jantzien baitako ibilbidea eskaintzen du, herri desberdinetako 25 jantzirekin.

Astelehenetik ostiralera: 9:00-20:00 (ostegunetan izan ezik)

Larunbatetan: 11:30-14:00

Irakurri gehiago

Marcat Dance + A. Elizaran & Neønymus + L. Montes & Mado Dallery

Noiz

2025/03/18 15:45

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Hiru dantza pieza labur: 

Dual, Marcat Dance

Dual lanean, Marcat Dance konpainiak bidaia emozionala eta sentsoriala egitera gonbidatzen du ikuslea, Javier de la Asunción eta Alesia Sinato dantzarien gorputzak mugimenduaren bitartez elkarrizketa intimoan murgiltzen diren bitartean. Beren lankidetza historia luzea oinarri hartuta, interpreteek gizakiaren dualtasuna aztertzen dute, loturaren edertasuna eta indibidualtasunaren konplexutasuna agertuz. Gorputz amalgama baten gisako loturatik adierazpen pertsonaleneraino, dantzariek esperientzia bisual eta oroitarazle batean murgiltzen dute publikoa. Arriskuak eta espazioaren esplorazioak garrantzi erabakigarria dute ikuskizunaren narratiba emozionalean.

2024ko azaroaren 30ean Sevillako Teatro Central antzokian estreinatu zen Afines lanaren bertsio laburra da Dual, espazio ez konbentzionaletarako egokitutakoa. Lanaren protagonistak Mario Bermudez eta Catherine Coury dira.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia, zuzendaria: Mario Bermudez Gil
  • Entseguen zuzendaria: Catherine Coury
  • Dantzariak: Alessia Sinato, Javier de la Asunción
  • Musika konposizioa: José Pablo Polo
  • Dramaturgia: Isabel Vázquez
  • Jantzien diseinua: Moises Nieto
  • Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil
  • Ekoizpen exekutiboa: Mamen B. Gil
  • Banaketa: Danzas del Mundo
  • Management: Claudia Morgana
  • Komunikazioa: Ángela Gentil

Iraun, Amaia Elizaran & Neønymus

Iraun Amaia Elizaran dantzariaren eta Neønymus musikariaren dantza garaikideko proiektua da. Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko baita.

Sorkuntza honek, gainera, inprobisazioari espazioa uzten dio. Horri esker Iraun bakoitza desberdina izango da, berria, eboluzioa izan duena. Pieza denborarekin hobea izango da, mamitsuagoa, xehetasun gehiago dituena. Hori bai, esentzia eta muina mantenduz.

2025ean Amaia Elizaran konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du.

After The Drop, Lucía Montes & Mado Dallery

Hondamendiak inguratuta, errutina apatikora bultzatuta eta tentsioak itsututa. Aldaketa beharrak asaldatzen duen begizta sostengaezina.

Gorputzak materia moldagarri gisa tratatzen ditu After The Drop lanak. Erreala eta irudizkoa denaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsipena eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabehera.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografoak eta interpreteak: Lucía Montes, Mado Dallery
  • Interpretazioa, lankidetza koreografikoa: Beatriz de Paz
  • Musika: Aire
  • Jantziak: Carla Paucar
  • Irudia: Rocío Aguirre

Irakurri gehiago

Dimegaz: Atxine

Noiz

2025/03/18 18:30

Non

Bilbo, Campos Eliseos

*Loraldia 2025 jaialdiaren barruan.

Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.

    • Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, Dimegaz
    • Zuzendaritza artistikoa: Janire Etxabe
    • Dramaturgia: Janire Etxabe
    • Kanpoko begirada eta mugimendu aholkularitza: Garazi Etxaburu, Magali Lanriot
    • Koreografia: Janire Etxabe
    • Musika: Paula Olaz
    • Musika nahasketa: Mikel F. Krutzaga
    • Objektuak: Jose Pablo Arriaga
    • Jantziteriaren diseinua: Ikerne Giménez
    • Jostuna: Inma González
    • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
    • Altuera teknikaria: Mikel Bonilla
    • Argazkiak: Eider Iturriaga
    • Banaketa eta komunikazioa: Teresa Sala
    • Egonaldi artistikoak: Txitatoki Zirko, Garaion, La Nave, Sarobe Urnieta

 

Irakurri gehiago

Iker Karrera: The Room Where It Happens

Noiz

2025/03/18 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

XXI. mendeko horror vacuia hutsari izua izateaz, gure denbora edukiz husteaz mintzo da. Lanpetuta egotea ez pentsatzeko erremediorik onena da. Arima asebetetzen duten distrakzioen errutina luze bat errepikatzea, nor bere buruarekin bakarrik geratzea saihesteko. 

Zer gertatzen da gelditzea erabaki eta bat-batean dena gertatzen den gela hori, atea itxita, parez pare dugunean? Zer dago hor barruan? 

Egun batean, edozein tokitan, halabeharrez, zure burua aurkituko duzu: horixe —horixe baino ez— izan daiteke zure ordurik zoriontsuena edo latzena. Hala zioen Pablo Nerudak.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera
  • Interpreteak: Katalin Arana, Marc López, RaymonNaval, Serena Pomer, Teresa Royo
  • Koreografia-laguntzailea: Carla Diego
  • Dramaturgia: Verónica Ronda, David Serrano
  • Jatorrizko musika: Alex Aller, Jose Venditti (saxofoia), Alex Larraga (akordeoia), Raymond Naval (ahotsa, letra)
  • Argiztapen diseinua: Rodrigo Ortega
  • Jantzien diseinua: Laura Cortés
  • Argiztapen teknikaria: Pau Duvide
  • Argazkiak: Jacobo Medrano, Carlos Ojeda
  • Bideoa: Carlos Ojeda
  • Ekoizpena: Isabella Lima
  • Banaketa: Raquel Anaya

Irakurri gehiago