Agenda

Weickert & El Mandaito: Luz Sobre las Cosas

Noiz

2025/03/17 10:30

Non

Donostia, Gazteszena

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Luz Sobre las Cosas lanean ez dago iragartzen zaigun esplorazioan murgiltzeko maparik, ezta argumentua harilkatzen duen ildo nagusirik ere: soto ilun batera jaisten diren haurrak izango bagina bezala murgiltzen gara kutxa eszenikoaren iluntasunean, zer aurkituko duten jakin ez eta abentura ezezagunen bila ari diren haurrak bezala. Haurren plazer horrekin berarekin, itsumustuka eta desorientatuta, argirik gabeko gela familiar batean barrena ibiliko gara, lurralde aparteko eta txundigarri bihurtuko dena.

Sorkuntzaren errituala bertatik bertara jarraituko dugu, lagun ditugun artistek hutsa, iluntasuna eta isiltasuna sortzen dituzten bitartean, zertarako eta zerbait berria sortzeko, agerian jartzeko. Amaieran, bakoitzak erabakiko du agerian jarritakoaren aurrean zer jarrera hartu.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert
  • Musika-konposizioa, soinu-espazioa: Miguel Marín Árbol
  • Antzezleak: Luna Sánchez, Alberto José Lucena, Guillermo Weickert
  • Zuzeneko musika: Miguel Marín Árbol
  • Argiztapen diseinatzailea: Benito Jiménez
  • Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey
  • Soinu-espazioaren diseinua; soinu murgiltzailea eta zuzeneko soinua: Manu Meñaca
  • Jantzien diseinua: Victoriano Simón
  • Uhalgintza: Almogaverwork
  • Entseguetan laguntzailea: Noemí Álvarez Alonso
  • Mavens: José María Sánchez Rey, María Cabeza de Vaca, Patricia Buffuna
  • Produkzio zuzendaritza: El Mandaito Producciones S.L.
  • Diseinu grafikoa: Noemí Álvarez Alonso
  • Argazkiak: Juan Carlos Toledo

Irakurri gehiago

Dance On: Mellowing

Noiz

2025/03/17 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Gorputz bat, atsedenean kanpoan, baina kartsua barruan. Zer prozesutatik igarotzen da energia gainezka egiten duen arte? Nola aldatzen da gorputza heldu ahala?

Azken sorkuntzan, Mellowing, Christos Papadopoulos koreografo greziar ospetsuak Dance On Ensembleko dantzariekin lan egin du, eta haien gorputz-ezagutza eta esperientzia sartu ditu sorkuntza-prozesuan. Egoera kontraesankorrak esploratuko dituzte elkarrekin: kontzentrazioa eta betetasuna, samurtasuna eta baldintzagabetasuna, botere pultsatzailea, abiadura eta lasaitasuna.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia: Christos Papadopoulos
  • Zuzendaritza artistikoa: Ty Boomershine, Dance On Ensemble
  • Musika: Coti K
  • Argiztapena: Eliza Alexandropoulou
  • Koreografia-laguntzailea: Georgios Kotsifakis
  • Jantziak: Werkstattkollektiv
  • Estreinaldia: 2023ko urtarrilaren 26-29 bitartean, Radialsystem, Berlín (Alemania). 2023ko otsailetik biran
  • Ekoizpena: DANCE ON / Bureau Ritter
  • Koprodukzioa: ONASSIS STEGI, Atenas eta Centre Chorégraphique National de Rillieux-la-Pape / zuzendaritza: Yuval Pick, accueil-studio programaren baitan. Hauptstadtkulturfonds-en laguntzarekin

Irakurri gehiago