Agenda
Maskaradak 2025
2025/03/01 08:00
Gamere-Zihiga
Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.
Maskaradak 2025 Egutegia
- Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
- Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
- Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
- Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
- Otsailak 9, igandea: Ligi
- Otsailak 15, larunbata: Pagola
- Otsailak 23, igandea: Atharratze
- Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
- Martxoak 9, igandea: Idauze
- Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
- Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
- Martxoak 30, igandea: Altzai
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Erakusketa: Dantza Maisuak
2025/03/01 09:00
Miarritze, Historia museoa
Dantza maisuei buruzko erakusketa antolatu du Maritzuli konpainiak martxoaren 1etik 30era.
Soldadutzan dantza ikasi duten gazte batzuen ibilbidean eramango zaituzte erakusketa honek, nola Dantza Maisuak edo “Prévôt” bilakatu diren kontatuz. Herrira itzultzean dantzari horiek erreleboa pasatu zuten herriko taldeetan eta egutegiko besta erritualetan, dantzak eta bestak eraldatuz. Dantzaren irakaskuntza militarrak, eta Ipar Euskal Herriko jantzi
erritualen estetika militarrak, Xiberoako dantza moderno horren "erretratu" baten egiteko aukera ematen digute hemen.
- Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-12:30 / 14:00-18:30
- Lekua: Miarritzeko Historia museoa

2025eko Beasaingo Inauteri herrikoiak
2025/03/01 09:30
Beasain
Egun osoko festa egitaraua izango da.
- 10:30 -- Dantza desfilearen hasiera (Oriamendi kalea, 10)
- 10:30 - 13:30 -- Dantzariak herriko kaleetan ibiliko dira 13:30ak bitartean
- 13:30 --- Dantza desfilearen amaiera Bideluze plazan
- 19:00etatik aurrera -- Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik, Loinazko San Martin plaza azpian
Oharra: Eguraldi txarra egingo balu, dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da
Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu datorren larunbatean Beasainera, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko
Etxean edo plazan, jarrai zagun dantzan, dantzatzen duen herria ez da sekula hilko
2025eko Abantoko Aratusteak: Gallarta
2025/03/01 10:00
Gallarta
Hernaniko inauteri erromeria
2025/03/01 11:00
Hernani
Oinkada muxiko-taldeak Hernaniko inauteriko erromeria antolatu du larunbat honetarako. Bi saio egingo dituzte, goizean eta arratsaldean. Goizeko saioa 12:00etan izango da, Plaza Berrin; eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupetara lekualdatuko da. Arratsaldeko saioa, hasiera batean, Oialume-zar sagardotegian egingo dute, 17:00ak aldera, eta euria eginez gero, udaletxeko arkupetan.
Olaztiko ihoteak
2025/03/01 17:00
NESKA eskulturaren aurrean, eskoletan
Olaztiko ihoteak herri bazkariaren ondoren hasiko dira. NESKAren eskultura mustuko dugu arratsaldeko 6:00etan, eta gero kaleetan zehar ikusiko ditugu: alkatea, alkatesa, medikua, belargilea, gure Zamarraundiak, gona daramatenak; Zamartxikiak Mari Arroka Jainkosari ematen dizkigun uzta onak eskerrak emateko lurra botatzen dutenak; Neskak buruan daramaten elizako saskia zinta koloretsuez apaintzen dutenak eta Mari Arroka jainkosa mitologikoa, Aizkorritik Urbasara suzko igitaiaren gainean hegaka doana.
Ballet Am Rhein
2025/03/01 18:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Raphaël Coumes-Marquet balletaren zuzendariak eta Bridget Breiner koreografo-buruak 2024ko udatik elkarrekin zuzendutako taldea Bilbon izango da Drei Meister – Drei Werke (Hiru maisu – Hiru lan) izeneko programa hirukoitzarekin. Izenak adierazten duenez, nazioarteko izen handiko hiru koreograforen beste horrenbeste pieza eskainiko dituzte.
Lehenengo koreografia George Balanchineren Rubies da, odol gorri koloreko harribitxi horren esentzia adierazten duena. Dantzariak kementsu mugitzen dira agertokian zehar, Stravinskyren piano eta orkestrarako capriccioaren erritmoan. Balanchinek jauzi konplexuak eta hanka-puntetako dantza trebeki uztartzen ditu jazz-mugimenduekin, Broadwayko agertokietan ikus daitezkeenen antzekoekin. Eskarlatazko kaleidoskopio-irudiek dantzaren indar energetikoa ospatzen dute.
Bigarren pieza Visiones fugitivas da, Hans van Manenek 1990ean sortua, Sergei Prokofieven musika homonimoa oinarri hartuta. Harmoniaz eta dinamismoz beteriko pieza da, harrigarria eta liluragarria, eta mugimenduek eta musikak bat egiten dute dantzaren arte iragankor eta erakargarrian. Hunkitzen eta inspiratzen duen koreografia da, genero-bereizketarik egiten ez duena eta, une batez, inguratzen gaituen mundua ahantzarazten diguna.
Azkenik, William Forsytheren Enemigo en la Figura lanarekin amaituko da gaua. Frenesiaren eta lasaitasunaren artean mugitzen da, eremu ilun eta misteriotsuaren artean, musikaren erritmo pultsatzaileari jarraikiz. Argiak, dantza-mugimenduekin batera koreografiaren parte denak, espazioa leherrarazi edo uzkurtu egiten du; dantzariak iluntasunetik agerrarazten ditu, eta eutsi ezinezko erakarpena sortzen du. Argiaren eta iluntasunaren esplorazio horren erdian gizabanakoa dago. Lan honek, bere urgentzia eta estetika erradikalarekin, ez du modernotasunetik ezer galdu.
La Veronal: Firmamento
2025/03/01 19:00
Getxo, Muxikebarri
La Veronal beti da kalitate artistikoaren seinale, eta Marcos Morauk sinatutako pieza honek berretsi egiten du. Haur eta heldutasunaren adin tarte horretan kokatuta, ‘Firmamento’ nerabeei aukerak amaigabeak direla gogorarazi nahi die, baita jolasteko denbora dagoela oraindik ere. Ikuskizunak antzerkia, dantza eta zinema nahasten dituen labirinto narratiboa sortzen du. Publikoak irteteko modua aurkitu beharko du.