Agenda
Maskaradak 2025
2025/02/09 08:00
Ligi
Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.
Maskaradak 2025 Egutegia
- Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
- Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
- Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
- Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
- Otsailak 9, igandea: Ligi
- Otsailak 15, larunbata: Pagola
- Otsailak 23, igandea: Atharratze
- Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
- Martxoak 9, igandea: Idauze
- Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
- Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
- Martxoak 30, igandea: Altzai
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Kaskarotak 2025
2025/02/09 09:00
Beskoitze, Kanbo
Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2025
Urtarrilak 11 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
Urtarrilak 12 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)
Urtarrilak 18 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
Urtarrilak 19 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
Otsailak 1 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 2 igandea
- Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 8 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
Otsailak 9 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 15 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 16 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 22 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
- Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.Biriatuko kaskarotak.
Otsailak 23 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Martxoak 2 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)
Txino dantza: 50 urte
2025/02/09 12:00
Aretxabaleta, Udaletxe Zaharra
Txino dantza berreskuratu zela 50 urte beteko dira otsailaren 9an eta hori gogoan ekitalditxoa egingo dute Loramendi txistulari taldeak antolatuta. Sasoi hartako kontuak ekarriko dituzte gogora, eta ondoren, topa egingo dute Durana kalean "beste 50 baietz".
Txingili’K: Maxka’roa
2025/02/09 16:00
Donibane Lohizune, Tanka Aretoa
Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.
Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.
Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna
- Dantzariak: Txingili’K taldea
- Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
- Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
- Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
- Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
- Jantziak: Owantshoozi
- Ekoizpena: Berritza Elkartea
- Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
- Soinua: Ieltxu Ostolaza
- Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia
Aracaladanza: Loop
2025/02/09 16:30
Donostia, Gazteszena
Dantza dantzaren barruan. Hori da adin guztietako jendearentzako sorkuntzetan espezializatutako konpainia handi honek agertokiak omentzen dituen ikuskizunean aurkituko duzuna.
Izan ere, ikusleek ezohiko ikuspegitik ikusiko dute agertokia, atzetik, atzealdean baleude bezala. Txalo bero bat. Dena amaitu da. Edo, beharbada, dena hasten da, hasierako eta amaierako ikuskizun honetan ukitu egiten direlako eta betiko loop moduko bat osatzen dutelako. Desmuntatze-lanetan parte hartuko dugu, eta artistak eta teknikariak ikusiko ditugu, gora eta behera korrika, agertokia garbi utzi arte. Dantzari bakarra geratzen da foku baten azpian… Izan ere, bera eta lankideak, baina baita antzerkiko langileak, fokuak, bambalinak, linoliozko zorua, haizagailuak eta eszenaratze batean erabili ohi den material guztia ere, dira ikuskizun honen gaia, eszenatokiekiko eta espazio huts bat ikusleek, artistek eta mota guztietako sortzaileek irudikatu nahi duten edozer bihurtzen duen magia horrekiko maitasun-adierazpen bat.
- Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera
- Koreografia: Aracaladanza
- Interpreteak: Carolina Arija, Jorge Brea, Raquel de la Plaza, Jonatan de Luis, Aleix Rodríguez, Jimena Trueba
Kimua: Generorantz
2025/02/09 17:30
Orio, Karela Kiroldegia
Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
- Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
- Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
- Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
- Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa
Kintoen soka-dantza
2025/02/09 18:00
Aretxabaleta
Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.
Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.
Kintoen aurreskua
2025/02/09 18:00
Eskoriatza, Fernando Eskoriatza plaza
Santa Ageda egunez, otsailaren 5ean egin bezala, 19:00tan plazan, aurreskua dantzatzen dute herriko kintoek Santa Ageda hurrengo igandean.