Agenda
Dantza ikastaroa
2025/02/08 09:00
Urruña, Ikastola
Ordua: 10:00-11:30
9 urtetik gora.
Xehetasuna eta izen emateko: 0646084105.
Kukai: Txalaparta
2025/02/08 19:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio
Kresala: Gopak
2025/02/08 21:00
Donostia, Kostituzio plaza
Urtero, otsaileko lehen larunbatean, gauerdian, eta Konstituzio Plazaren erdigunetik, Donostiako kaldereroen egunaren ekitaldi nagusiaren barruan, Kresala taldeak «Gopak» eslaviar dantza bat antzezten du, 24 dantzarik interpretatutako pieza koreografikoa. Horrela, Kresalak dantza lan berri bat iruten du, imajinario sozial eta kolektiboak neguko zikloaren egutegiaren erritual gisa barneratzen duena, denboraz kanpoko obra gisa ulertuta.
1984an, kaldereroen mendeurrena zela eta, Kresala konpainia zingaro-ijito dantzei buruzko obra bat sortzera gonbidatu zuten, eta nola ez Gene Yurrek ukrainar folkloreko pieza kosako baten lehen bertsioa enkarguz sortu zuen. Gerora, 2002an, «Marixe» ikuskizunaren estreinaldiaren barruan, Faustino Aranzabal zuzendariak «Gopak» obraren bertsio berria sortu zuen, Hungariako “Csárdás” dantzaeraren mugimenduak gehituz.
Horrela, 2004az geroztik, Balkanetako folkloreko bigarren pieza berritu hau da urtero erakusten dena buhame-tribu nomadaren zingaro-testuinguruan. Txinpartatsua eta ikusgarria, askatasun handiz adierazten du bakarkako erakustaldi mota bat, bakar-saioetan, binaka egindako urratsetan eta talde mugimenduetan trebetasuna erakusten duen benetako alardean; orpoekin, gorputzeko atalen gaineko kolpeekin eta bestelako izaeradun elementu batzuekin batera.
- Zuz. artistikoa eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Hartzaren maskara: Xabier Garate
- Dantzariak: Claudia Erentxun, Aitor Egaña, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Ibai Ochoa De Alaiza, Naroa Conde, JosuSagardia, Izaro Lozano, Pablo Zurutuza, IratiMartikorena, Harkaitz Ardanaz, Naia Lertxundi, Oier Goikoetxea, Lorea Esnaola, Oier Martikorena, Jone Muniategiandikoetxea, Beñat Lizartza, Marina Arruabarrena, Beñat Sasiain, Maddi Llorente, Manex Lizartza, Lide Muniategiandikoetxea, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo
- Antolatzailea: Donostiako Udala, Donostia Kultura
Kaldereroak
2025/02/08 21:00
Donostia
Donostian, Kandelaria egunaren (otsailak 2) ondoko larunbatean Kaldereoak ateratzen dira Donostiako Alde Zaharrean.