Agenda
Hitzaldia: Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan
2025/02/07 18:00
Ermua, Lobiano
"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta hitzaldia emango du Oier Araolazak. Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi da: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.
Osa + Mujika: Lana
2025/02/07 19:00
Getxo, Muxikebarri
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?
Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.
Dejabu: Itzulera
2025/02/07 19:00
Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa
Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Kukai: Txalaparta
2025/02/07 19:30
Beasain, Usurbe Antzokia
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio