Agenda

Galdakaoko Maskarada

Noiz

2025/02/22 09:00

Non

Galdakao

Dantza taldeko 70. urteurreneko ekitaldien egitarauaren baitan, otsailaren 22an Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik bere osotasunean. Hainbat urtetako lanaren ostean, aterako du plazara Zuberoako inauteririk esanguratsuena, eta horrek hogeita hamar pertsona baino gehiagoren inplikazioa eskatu du; aktiboan dauden dantzariez gain, taldekide ohiek eta belaunaldi berriek ere hartuko dute parte ikuskizunean, talde guztia batuta.

Irakurri gehiago

Añorgako Dibertimentua

Noiz

2025/02/22 09:00

Non

Añorga

Goizean zehar hiru barrikada egingo dituzte Añorga Txiki, Karmengo Ama eta Pedro Jose auzuneetan, eta, gero, emanaldi nagusia Añorgako Harrobiaren plazan. 10:00etan abiatuko dituzte barrikadak eta 13:00etan izango da emanaldia. 

 

 

Irakurri gehiago

Kaskarotak 2025

Noiz

2025/02/22 09:00

Non

Beskoitze, Uztaritze, Itsasu

Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2025

Urtarrilak 11 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 12 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)

Urtarrilak 18 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 19 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Otsailak 1 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 2 igandea

  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 8 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Otsailak 9 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 15 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 16 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 22 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize. Biriatuko kaskarotak.

Otsailak 23 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Martxoak 2 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)

Irakurri gehiago

Animalien dantzak

Noiz

2025/02/22 10:30

Non

San Lorentzo karrika 10

Otsailaren 22an Iruña Taldeak Animalien dantzak plazaratuko ditu, urtero bezala, iristear diren inauteriak iragartzeko. Musikarien taldeari eta 12 zaldikoei Margarito hartza batuko zaie beti bezala, bere neguko lozorrotik esnatu berria.

  • 11:30ean San Lorentzo kaleko 10. zenbakitik kalejiraren hasiera.
  • 12:30ean Udaletxe plazan emanaldi nagusia animalien dantzak, suzko erraldoiak eta San Lorentzoko danzanteekin batera.
  • 13:00etan bukaera Nabarreria plazan.

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2025/02/22 17:30

Non

Mungia, Olalde Aretoa

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Amores-maitasunak

Noiz

2025/02/22 18:30

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Adriana Bilbao flamenko koreografo eta dantzariak pieza berri bat estreinatuko du Muxikebarrik koproduzituta. Artista bilbotarraren talentua bat egingo du Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolearekin. ‘Maitasunak’ Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea, zuzendaria eta antzezlea: Adriana Bilbao
  • Abeslaria: Beñat Achiary
  • Gitarrista: Raúl Corredor

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Lana

Noiz

2025/02/22 18:30

Non

Arrasate, Amaia Antzokia

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.

Irakurri gehiago