Agenda

Amikuzeko Libertimendua

Noiz

2025/02/16 09:00

Non

Donapaleu

Libertimendua emanen dute Donapaleun. Goizeko 10:00etan hasiko da kabalkada karriketan eta ondotik 11:00etan Libertimendua dantzari, zirtzil, eta bertsolariekin.

Irakurri gehiago

Kaskarotak 2025

Noiz

2025/02/16 09:00

Non

Itsasu

Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2025

Urtarrilak 11 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 12 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)

Urtarrilak 18 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 19 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Otsailak 1 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 2 igandea

  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 8 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Otsailak 9 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 15 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 16 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 22 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.Biriatuko kaskarotak.

Otsailak 23 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Martxoak 2 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)

Irakurri gehiago

Hiruak Dantzan: Dantzaldia

Noiz

2025/02/16 10:00

Non

Hiriburu

Inauterietako dantzaldia Leinua txarangarekin goiz bukaeran.

"Hiruak Dantzan" zikloa Leinua taldeak eta Mugerre, Hiriburu eta Milafrangako herriek osatu dute. Dantza atelierrak, euskal dantzaldiak, euskal-landes ikusgarria, ohiko dantzaldiak, deneri idekiak eta dohainik diren hitzordu anitzak urtean zehar.

Irakurri gehiago

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz

2025/02/16 17:30

Non

Iruñea, Baluarte

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

  • Dantzariak: Txingili’K taldea
  • Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
  • Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
  • Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
  • Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Owantshoozi
  • Ekoizpena: Berritza Elkartea
  • Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
  • Soinua: Ieltxu Ostolaza
  • Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Irakurri gehiago

Haatik: Ots (Aurrestreinaldia)

Noiz

2025/02/16 18:00

Non

Urnieta, Sarobe

Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín, Haatik
  • Soinu espazioa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
  • Eszenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Kintoen soka-dantza

Noiz

2025/02/16 18:00

Non

Aretxabaleta

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

Irakurri gehiago

Node: Damutzen naiz

Noiz

2025/02/16 18:30

Non

Lezo, Gezala

Damutzen naiz (elkarrizketa fisikoak mugimendu perfomatikoan). Damu dugu titulu hau. Damu gara damua proiektu hau martxan jartzeko piperra izatea. Izan ere, norberaren damuak onartzera iristea aitorleku baten anonimotasunean, egunkari baten isiltasunean edo heriotzaren aurrean egiten den zerbait da. Eta gu prest gaude argi eta garbi gure damuak jendearekin partekatzeko eta, agian, hauei gurekin bat egiteko eskatzeko.

  • Antzezleak: Iosu Yeregui, Ion Estala, Rev Silver.
  • Ideia, sorkuntza, gidoia, zuzendaritza: Iosu Yeregui, Ion Estala.
  • Koreografia: Paula Quintas eta antzezleak.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Paula Quintas.
  • Musika zuzenean, soinu-banda:  Rev Silver.
  • Jatorrizko abestia: Iosu Yeregui, Rev Silver.
  • Aholkularitza eszenikoa: Arturo Cobas.
  • Argiztapena: Elisabeth Hermoso.
  • Jantziak: Iosu Yeregui.
  • Arte orokorra, proiekzioen diseinua: Ion Estala.
  • Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.

Irakurri gehiago