Agenda

Maskaradak 2025

Noiz

2025/02/15 08:00

Non

Pagola

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Maskaradak 2025 Egutegia

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Kaskarotak 2025

Noiz

2025/02/15 09:00

Non

Uztaritze, Itsasu

Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2025

Urtarrilak 11 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 12 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)

Urtarrilak 18 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 19 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Otsailak 1 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 2 igandea

  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 8 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Otsailak 9 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 15 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 16 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 22 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.Biriatuko kaskarotak.

Otsailak 23 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Martxoak 2 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)

Irakurri gehiago

Gizakundea

Noiz

2025/02/15 16:00

Non

Arizkun - Erratzu

Erratzuko Kultur Elkarteak eta Jo ala Jok antolatuta ospatzen da Gizakundea Erratzun eta Arizkunen. Arratsaldeko 16:30ean Arizkunen merendua hartu eta mozorrotu ondotik, Erra­tzurat kalejiran joanen dira. Sagar dantzariak, txistulariak, Gallartako joaldunak, Jantzilo, Hartza eta mozorro segizio osoa Arizkundik abiatuko da Erratzuraino. Erratzun barna, etxez etxeko eskea egingo dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea egingo dute, horrela erabakitzen bada.

Arizkun eta Erratzu: Gizakunde 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Hernaniko Erromeria

Noiz

2025/02/15 17:00

Non

Hernani, Plaza Berri

Oinkada muxiko taldearekin Erromeria Hernanin. Antolatzailea: San Joan konpartsa

Eguraldi onarekin Plaza Berrin eta euriarekin Atsegindegin.

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Lana

Noiz

2025/02/15 18:00

Non

Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.

Irakurri gehiago

Blanca Carrasco: Materia

Noiz

2025/02/15 19:00

Non

Bergara, Seminarixoa

Bost ekitalditan banatutako dantza ikuskizuna, euskal mitologian zehar, pertsonaia femeninoen eta naturako elementuen bidez kontatua; elementuak pertsonaiak zeharkatzen dituzten materia gisa. Bere sustraien mundu magikotik gaur egungo testuingururainoko bidaia. Ondarea eta modernitatea, erritua eta egunerokotasuna, emakumea protagonista dela.

  • Zuzendaritza artistikoa eta jatorrizko ideia: Blanca Carrasco
  • Zuzendaritza laguntza: Nora Blanco
  • Koreografia: Blanca Carrasco
  • Koreografia laguntzailea: Nora Blanco
  • Antzezleak: Usoa Agirre, Elene Aramburu, Maialen Aranguren, Ane Arrieta, Nora Blanco, Sonia González, Sonia Rodríguez eta Andrea Zabala
  • Off-eko ahotsa: Usoa Agirre | Eszenografiaren diseinua: Arima Proyect
  • Argiztapen diseinua: Blanca Carrasco, Manolo Murillo eta Juanjo Pérez
  • Diseinu grafikoa: Arteman Komunikazioa
  • Jantziak eta atrezzoa: Arima Proyect
  • Lankidetza teknikoa: Irene Agirre
  • Ekoizpena: Olmar Elejaga (Camden Dance Studio)

Irakurri gehiago

Sara Baras: Vuela

Noiz

2025/02/15 19:00

Non

Donostia, Kursal

Bere konpainiak 25 urte betetzen dituenean, Sara Barasek gitarraren jeinu nagusia omendu nahi du, Paco de Lucía. Eelkarrenganako errespetuaren, maitasunaren eta maitasunaren arteko lotura sakonetik sortzen da Vuela, ahaztezina izateko pentsatutako ikuskizuna, soilik Sara Barasek sor dezakeen mundu magiko horretara berriro garraiatzeko. Oraingo honetan Algecirasko jeinuari omenaldia egiteko erantzukizunari aurre eginez, bidaia koreografiko hau 15 pieza paregabez osatuta dago, eta horietako bakoitza hitz baten inguruan ibiliko da, hizkuntza flamenkoarekin mugimenduan dauden hitzak sortuz. Ibilbide hau lau ekitalditan banatzen da: Zura, sustrai batzuen indarra eta izatearen berotasuna gogorarazten diguna; Itsasoa, pasioan nabigatzera eta ura bezala jariatzera gonbidatzen gaituena; Heriotza, giza emozioak sakonenetik esploratzeko modu bat; eta Hegan egitea, presarik gabe ihes egiteko modu bakarra, ospakizunari eta alaitasunari eutsiz, musikak, dantzak eta sentimenduek bakarrik eskain dezaketen esperientzia.

  • Zuzendaritza, gidoia, koreofragia: Sara Baras
  • Musika eta egokitzapena: Keko Baldomero
  • Argiztapena: Óscar de los Reyes
  • Jantziteria: Luis F. Dos Santos

 

Irakurri gehiago