Agenda

Hitzaldia: Bestaz besta, jantziz jantzi

Noiz

2025/02/14 18:00

Non

Miarritze, Marian Arregi dantza Leku

Neguko eta Ihauterietako besta erritualetan jantzi andana bat erabiltzen dira, momentu berezi horiek ospatzeko
Transmititu nahian, eta norberak gai hori menperatu dezan adibidez bere jantzi pertsonala egiteko, topaketa
gidatu bat proposatzen du Maritzuli Konpainiak. Bertan, ihauterietako jantzien kodeak deskubraraziko dizkizue Erreferentzia horiek barneratu eta, ulertuko duzue ihauteriak ospatzeko euskal jantzirik ez dela, baina bai badirela jantzi bereziak kode
partikularrekin. Soinean, idekiko dizkizuete besta erritual horren ateak.

Irakurri gehiago

Nacho Duato: Na Floresta + Duende + Cantus

Noiz

2025/02/14 18:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia

Nacho Duato Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioaren berreskurapena da. Bere balletak harribitxi handiak dira, gordetzea eta ikusle zein artista belaunaldi berriekin partekatzea merezi duten harribitxiak.

  • Zuzendari artistikoa: Nacho Duato
  • Zuzendari laguntzailea: Emilia Jovanovich
  • Gerentea: Lucia Spagnoli
  • Zuzendari teknikoa: Nicolás Fischtel
  • Teknikariak: Rubén Camacho, Pau
  • Komunikazioa: Maya Martín
  • Administrazioa eta ekoizpena: Noemí García
  • Errepikatzaileak: Luisa María Arias, MarBaudesson
  • Irakasle gonbidatua: Jorge Christoff
  • Piano-jotzailea: Irina Nefodova
  • Dantzariak: Alejandro Santomé Leiro, Claudia Santamaría, Engel Pérez, Hiroto Iida, HitomiSakamoto, Isabella Esther Zocche, Jesyca Chugg, Kaylie Beard, Lauren Fiddes, Lily Pakula, Luca Pelaia, Pablo Fahle Diego, Pedro Ferreira Castelo, Salvatore David Marigliano, Samantha Escobar, SaraCiafrone, Sofia Fenu, Tomás Fontanet

 

Na Floresta

Na Floresta triptiko musikal bat da. Amazoniako oihanetako edertasuna islatzen du, haren distiraren esentzia zuzenean folkloretik jasoz. Energia sutsu batek biltzen du lan hau. Edukiz eta arintasunez betetako sekuentzien bidez sortu da, baina ez du mezu zehatzik helarazten; aitzitik, musikatik abiatuta mugimendua sortzeko aitzakia da. Hala ere, naturarekiko harreman estuaren sentimendua komunikatzen du.

Duende

Debussyren musikaz maitemindu zen aspaldi Duato; bereziki, konpositoreak naturaren soinua musika bihurtzeko duen moduaz. Haren musika entzutean, Duatok formak ikusten ditu, ez pertsonak, harremanak edo gertaerak. Horregatik, bere ustez, Duende (iratxoa edo xarma) obra ia eskultorikoa da: gorputz bat, melodiarekiko harmonian dagoen mugimendu bat.

Modu ludikoan, balletak izena ematen dion hitzaren askotariko esanahien adierazpideetan ikertzen du, halaber: flamenkoaren artean duende-a izatea xarma edo magia izatea da; iratxoak, berriz, haurren ipuinetan edo pertsona sineskeriatsuen irudimenean, oso modu ezberdinean irudikatzen dira.

Cantus

Nacho Duatok bere konpainia gaztearentzat sortu duen obra berriak hizpide ditu gerra baten izugarrikeriak, gerran harrapatuta dauden gazteen begien bitartez, eta nola indarkeriak eta suntsiketak beren bizitzak kaltetzen dituen. Karl Jenkinsen musika hunkigarriak narratibaren sakontasuna eta emozioak goratzen ditu.

Irakurri gehiago

Dantzaz: Hona

Noiz

2025/02/14 18:30

Non

Gasteiz, Felix Petite Antzokia

Dantzaz konpainia gipuzkoarraren programa berritzaile bat da Hona, konpainiaren eta nazioarteko artista garrantzitsuen kolaborazioaren emaitza, eta ohiz kanpoko bi pieza koreografiko aurkezten dizkigu, bakoitza bere identitatearekin eta ikuspegi artistikoarekin.

Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.

HONDO

  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia-aholkularitza: Adriana Pous
  • Musika: Johan Johannson

AIRE SAKONA

  • Koreografia: Jacek Przybylowicz
  • Musika: Adam Walicki
  • Jantzien eta eszenografiaren idea: Jacek Przybylowicz

Irakurri gehiago

Sara Baras: Vuela

Noiz

2025/02/14 19:00

Non

Donostia, Kursal

Bere konpainiak 25 urte betetzen dituenean, Sara Barasek gitarraren jeinu nagusia omendu nahi du, Paco de Lucía. Eelkarrenganako errespetuaren, maitasunaren eta maitasunaren arteko lotura sakonetik sortzen da Vuela, ahaztezina izateko pentsatutako ikuskizuna, soilik Sara Barasek sor dezakeen mundu magiko horretara berriro garraiatzeko. Oraingo honetan Algecirasko jeinuari omenaldia egiteko erantzukizunari aurre eginez, bidaia koreografiko hau 15 pieza paregabez osatuta dago, eta horietako bakoitza hitz baten inguruan ibiliko da, hizkuntza flamenkoarekin mugimenduan dauden hitzak sortuz. Ibilbide hau lau ekitalditan banatzen da: Zura, sustrai batzuen indarra eta izatearen berotasuna gogorarazten diguna; Itsasoa, pasioan nabigatzera eta ura bezala jariatzera gonbidatzen gaituena; Heriotza, giza emozioak sakonenetik esploratzeko modu bat; eta Hegan egitea, presarik gabe ihes egiteko modu bakarra, ospakizunari eta alaitasunari eutsiz, musikak, dantzak eta sentimenduek bakarrik eskain dezaketen esperientzia.

  • Zuzendaritza, gidoia, koreofragia: Sara Baras
  • Musika eta egokitzapena: Keko Baldomero
  • Argiztapena: Óscar de los Reyes
  • Jantziteria: Luis F. Dos Santos

 

Irakurri gehiago