Agenda
Mozorro zuriak
2025/02/13 10:30
Arantza
Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondotik puska biltzeari ekingo diote eta lehen geldialdia herriko eskolan egingo dute. Bertako ikasleei bisita egingo diete eta umeek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak edo puskak bizkarrean jarri eta kuestazioan abiatuko dira. Bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira eskean egun guztian zehar trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasako dute eguna.
Bihar, ostirala, berriro ere gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita.
Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten.
Hitzaldia: Mozorroak eta eske-errondak inauteri eta neguko festetan
2025/02/13 18:00
Arrigorriaga
Neguko festen, eske-erronden, mozorroen eta inauterien inguruan arituko da Oier Araolaza. aratusteen sistemak nola funtzionatzen duen, zein ezaugarri dituen, eta mozorrotzea eta disfrazatzearen artean zein desberdintasun dauden azalduko du, besteak beste.
DAB: Nun Zira?
2025/02/13 19:00
Gasteiz, Izaskun Arrue Kulturgunea
Nun Zira? Gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua.
Fitxa Artistikoa
- Ideia originala: Iker Sanz
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xian Martinez
- Ekoizpena eta gestioa: DAB eta iXa
- Musika: Iñaki Palacios
- Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
- Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, EASO Abesbatza