Agenda
Maskaradak 2025
2025/02/01 08:00
Altzürükü
Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.
Maskaradak 2025 Egutegia
- Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
- Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
- Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
- Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
- Otsailak 9, igandea: Ligi
- Otsailak 15, larunbata: Pagola
- Otsailak 23, igandea: Atharratze
- Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
- Martxoak 9, igandea: Idauze
- Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
- Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
- Martxoak 30, igandea: Altzai
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Kaskarotak 2025
2025/02/01 09:00
Beskoitze, Kanbo
Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2025
Urtarrilak 11 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
Urtarrilak 12 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)
Urtarrilak 18 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
Urtarrilak 19 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
Otsailak 1 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 2 igandea
- Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 8 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
Otsailak 9 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 15 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 16 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 22 larunbataU
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
- Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.Biriatuko kaskarotak.
Otsailak 23 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Martxoak 2 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)
Santa Agedako Aurreskua
2025/02/01 11:00
Sestao
Eusko Lorak taldeko dantzariek Santa Agedako aurreskua egingo dute.
- 12:00 Lokalean
- 13:00 Kalejira
- 13:30 dantza San Pedro plaza.
"Dantzan" gunearen estreinaldia
2025/02/01 14:30
Barkoxe
Xiberotar dantzari buruzko arartekolaritza gunearen estreinaldia, publikoarendako bisita batzuekin.
Gune horretan Eleketa ahozko memoriaren bilketa programaren hainbat lekukotasun-zati erakutsiak izanen dira ere (pastoralaren eta maskaraden inguruko lekukotasunak bereziki).
Matxalen Bilbao: Hustu, Hutsari gorazarre
2025/02/01 18:00
Bilbo, La Fundicion
Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, esekiduran, geldiuneetan, hutsean…?
Norbera bere buruarengandik hustu daiteke…?
Hutsaren kontzeptua mugimenduaren konposizioaren prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurbilketa modura.
Pieza honetan hutsak elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzetik abiatzen da, eraldaketak gertatzen diren gune, betea osotasunera iristen den leku, zentzua hartzen duen toki.
Hutsa mugimenduaren iheskortasunarekin dago lotua, eta erakusten ez denaren ezkutuko sakontasunarekin. Deierarako joera gehiago duen elementua, erakustekoa baino.
HUSTU; Hutsaren gorazarre Matxalen eta Nataliak interpretatutako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denbora esekia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik gabekorik ez duena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar kontsumitzearen, gehiegizko zarataren eta edukiaren gabeziaren joera honen aurreko erantzun gisa.
- Koreografia eta Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
- Interpreteak: Natalia Garcia Muro, Matxalen Bilbao
- Soinu espazioa: Mikel R Nieto
- Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
- Argazkia eta Bideoa: Jesús Robisco
- Ekoizpena: Aintza Uriarte
- Banaketa: Peso producciones
- IKus-entzunezkoak: María Etxaide
Osa + Mujika: Lana
2025/02/01 18:30
Donostia, Gazteszena
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?
Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.