Agenda
Escamot català 2025
2025/12/06 11:00
Nafarroa
Escamot català Euskal Herrian. Balfolk-Dantzaldia 2025:
Abenduak 6: LAKABE
- 12:00etan Lakaben.
Abenduak 6: IRUNBERRI
- 18:30ean, Irunberriko Gizarte Etxean.
Abenduak 7: AURIZBERRI
- 12:00etan Aurizberriko frontoian.
Abenduak 7: BURLATA
- 18:30ean, Burlatan.
- Kalejira Elizako Plazatik abiatuta.
- 19:00etan Kultur Etxean.
Abenduak 8: IRUÑEA
- 11:00etan, Iruñean.
- Kalejira Merkaderesetik abiatuta.
Nabiga: Nondik abiatu inora
2025/12/06 11:00
Durango, San Agustin Kultur Gunea
*2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.
Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra eraikitzea behin behineko egoera batean. Ordea, dinamikaren inertziatik irteteko, beharrezkoa da geldiunea. Geldiunea elkarri begiratzeko. Elkarrengana gerturatzeko ausardiaz betetzeko. Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra eraikitzeko konpromisoa hartzeko. Egon ezin daitekeenean ere, hor egoteko moduak bilatzen saiatu ahal izateko.
- Zuzendaritza: Nagore Tamayo Goñi
- Koreografia eta antzezleak: Natalia Belén Fernández, Nagore Tamayo Goñi
- Kanpo begirada: Natalia de Miguel
- Soinu espazioa: Mattin Zeberio Larraza
- Ekoizpena: Nabiga Kolektiboa
- Laguntzak: Dantzan Bilaka, Sortutakoak, Dantzagunea, Azala Kreazio Espazioa, Artium Museoa, La Fundición Bilbao, Garaion Sorgingunea.
Txintxirrin Dantza: Ehuna
2025/12/06 17:00
Oion
*Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan.
Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.
María Pagés: Paraíso de los negros
2025/12/06 18:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
2022ko Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen María Pagés dantzari eta koreografo handiak protagonizatzen du obra hau, eta dantzaren, kantuaren, prosaren eta musikaren bitartez, norberaren baitan bizi diren gatazken eta tentsioen inguruko ikerketa introspektiboa egiten du. Belztasuna oihartzun konplize bat da hemen, eta hor burrunbatzen dira aurkitzen ditugun giza mugak. Federico García Lorca, Carl Van Vechten, Léopold Sédar Senghor eta Nina Simone dira ikuskizunaren egileetako batzuk.