Agenda
Euskal Herria euskaraz
2025/12/03 12:30
Udaletxe plaza, Iruñea
Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko Iruña Taldeak sortutako Euskal Herrian Euskaraz dantza plazaratzeko deia egiten diegu dantzazale guztiei. Abenduaren 3an Iruñeko Udaletxe plazan, 13:30etan (Orreaga fundazioaren kalejira amaitzean).
Dantza ikasteko, hemen duzue estreinaldiko bideoa: Euskal Herrian Euskaraz dantzaren estreinaldia Xabierko gazteluan
Verdini: Verdiniren distira
2025/12/03 17:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Verdiniren distira artearen, mugimenduaren eta giza konexioen ospakizun bat da. Verdini Dantza Taldeak -desgaitasun funtzionalen bat duten pertsonez osatutako konpainia inklusiboak- sortu eta interpretatutako pieza honek distira egiten du oholtzako gorputzak janzten dituen brillantinaren energiarekin, interprete bakoitzaren argi berdingabea islatuta.
Dantzaren bidez, desgaitasuna indar sortzaile bilakatzen da, eta oholtza, aldiz, desberdintasunak onartu ez ezik, ospatu ere egiten diren lekua. Bidaia sentsorial honetan gorputza mintzo da, eta arimak zirraratu, eta ikusleak hunkitu egiten dira. Bizi, kolore eta enpatiazko dirdira bat, nork bere burua begi berriz ikus dezan.
Fitxa artistikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza: Isabel Verdini
- Zuzendari laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica
- Jantziak: Rosi Mirás
- Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Isabel Verdini