Agenda
Irene Naranjo + Amaia Elizaran + NODE: Jaranda + Iraun + Basandere
2025/12/14 11:00
Alkiza
*2025eko LABO GEO jaialdiaren barne.
"Jaranda", Irene Naranjo
Jeronimo monjeek aurkitutako piper barietate baten izena da Jaranda. Aurkitu ondoren, Vera eskualdeko odola bezala irudikatzen da. Dantza lan honekin jakinduriari eta tradizioari balioa eman nahi zaie, sakratuaren eta egunerokotasunaren arteko loturak azpimarratuz.
- Antzezlea, koreografia, zuzendaritza: Irene Naranjo
- Musika: Artomatico
- Ekoizpena: Fundación Extremeña de la Cultura
"Iraun", Amaia Elizaran
Gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bitartez hausnartzera gonbidatzen gaituen bidaia emozional bat da IRAUN. Formatu laburreko pieza bat, non Amaia Elizaranen gorputzaren mugimendu bizi eta adierazkorra neønymusen soinu-iruditeria pertsonalarekin bat egiten duten, gorputzaren eta soinuaren arteko elkarrizketa poetikoa sortuz.
- Antzezlea eta zuzendaria: Amaia Elizaran.
- Musika originala: neønymus
- Argazkia eta bideoa: Etanowski
- Komunikazioa: Jokin Elizaran
"Basandere", NODE
Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.
- Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe
- Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe
- Koreografia: Kolektiboa
- Zuzendaritza: Ion Estala
Muxikoak
2025/12/14 11:00
Errenteria
Musika eta dantza pintzeladak: XVI. mendea Beasaingo Elizan
2025/12/14 15:30
Beasain, Andre Mari Zeruratuaren Parrokia
Beasaingo Andre Mari Jasokundearen elizako erretaula nagusiaren zaharberritze prozesuan, Errenazimentu garaiko hormairudi jatorrizkoak agertu dira. Dantza alorrean egin diren azken ikerketek euskal dantzen eta Errenazimentu garaian Europa guztian zabalduta zegoen dantza jasoaren arteko harremana baieztatu dute, horregatik Gipuzkoako dantza-maisuen oinordea eta Errenazimentuko europar eskola-dantzekin ariketa iteresgarri bat egin dute. Kontzertu korala eskeiniko da dantzez zein orduko eta gaur egungo musikaz apaindua.
Parte-hartzaileak Laguntzaileak:
- Zuzendaritza: Carles Mas i Garcia.
- Koordinazioa: Xabier Sarasola, Mikel Sarriegi.
- Beasaingo Musika Eskolako Orkestra (zuz. Xabier Zeberio).
- Loinatz Abesbatza (zuz. Aitor Garitano).
- Aurtzaka dantza taldea (zuz. Mikel Sarriegi).
- Musikariak: Aitor Alvarez (txistua), Carles Mas (flabiola), Guillermo Pérez (organettoa), Arantxa Gastesi (pianoa), Martin Kortaberria (bibolina), Xabier Sarasola (biola), Xabier Zeberio (nyckelharpa), Markel Zeberio (Biolontxeloa).
Kresala: Hitaz Orhoit
2025/12/14 16:00
Donostia, Larratxo Kultur Etxea
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
Obran keinua dantza gisa hartzen dute, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta, beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.
Fitxa artistikoa:
- Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Izaro Lozano, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Lorea Esnaola, Marta Buendia, Maialen Agirregomezkorta, Jone Muniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea, Maddi Llorente, Aitor Egaña, Ibai Ochoa De Alaiza, Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Beñat Lizartza, Oier Goikoetxea, Oier Martikorena, Harkaitz Ardanaz
Kresala: Hitaz Orhoit
2025/12/14 17:00
Altza, Larratxo Kultur Etxea
*Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua.
«Hitaz Orhoit» basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez
sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia
eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa
dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki
murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
Obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko
gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta,
beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode
zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora
zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten
dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza
obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.
- Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Naroa Conde, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendia, Jone Muniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea, Aitor Egaña, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Beñat Lizartza, Harkaitz Ardanaz, Oier Martikorena, Oier Goikoetxea
- Antolatzailea: Donostiako Udala, DK, Altza K.E, Larratxo K.E.
Aristerrazuko erromeria
2025/12/14 17:00
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Ostolaza eta Larrañaga.
Kafe antzokiaren 30.urteurren festa
2025/12/14 18:00
Bilbo, Kafe Antzokia
Kafe antzokiaren 30.urteurrena ospatzeko Argia Dantza Taldeak ikuskizuna eskeiniko du, ondoren URBELTZEN DANTZA GANBARA 20:00.
Cielo rasO: Née
2025/12/14 18:30
Lezo, Gezala Auditoriuma
Née ikuskizunak hunkitu egiten du, gizatiarra dena errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera geruzatzen du, desilusioan laguntzen du, desengainua burujabetzen du, ausentzia indartzen du, maitasunaren alde borroka egiten du, ingurukoak birtualizatzen ditu, magiari eusten dio, deabruak uxatzen ditu, bizigabea dena gizatiartzen du, iluntasunetik itzularazten du, irudimenari eraso egiten dio, beldurrak bereizten eta antolatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegina egiten du.
Née bakardadeari, maitasunari, ausentziari buruzko ikuskizuna da.
Modu dotorean eratzen da zaratatik urrundutako bidaia, lehenengo pertsonan kontatua, hausnartua eta eraldatzailea.
Née bakarlana da, eta nire buruaren narratzaile izateko premiatik sortu da.
Née ikuskizunean, bere narrazio-geruzen sakontasunean, sormen-forma eszeniko ezberdinak katalizatu dituzten eta ikusleari lotura emozional bat, giza ahotsaren esentziarekin bat egiten duena, ematen dioten benetako gertaerak bizi dira. Kontaketaren lekuak hunkitzen du, ez hainbeste kontatzen denak; gertaera jada ordenatuta dago, bizitza asimilatuta, onartuta eta gaindituta dagoen bezala. Baina bidaia amaieratik kontatzen da, eta amaiera horrek eusten dio bizitzari. Née irakaspen gisa jaio da, saminetik sortu da, eta edertasuna ekartzen du gogora.
- Antzezlea: Igor Calong
- Zuzendari-laguntzailea: Gabriel F
- Koreografia-laguntzailea: David Candela
- Argi-diseinua: Sergio García
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: Igor Calonge
- Banaketa, ekoizpena: Beatriz Churruca
- Zuzendaria: Igor Calonge
- Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza
- Kolaboratzailea: Dantzagunea-Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura-Egia Kultur Etxea
Angel Duran: Cowards
2025/12/14 19:00
Getxo, Muxikebarri
Cowadsek, maskulinitate garaikidearen rolak zalantzan jartzen ditu, eta gizonak euren gizontasuna eta nortasuna publikoki berres dezaten beste gizon batzuengatik interpelatuak sentituko dira.
Obra honek gure benetako nortasuna ezkutatzeko jaso izan dugun zama sozialkulturalari erreferentzia egiten dio.
Proposamen honek gehienetan toxikoa den dialektika eta berarekin daraman gatibotasuna azaltzen ditu. Bi pertsonaia aurkeztuz, itxuraz estetikoki definituak baina ez bere edukian, Cowardsek ikuslea probokatu eta zirikatu nahi du.
- Egilea, zuzendaritza eta koreografia: Ángel Durán
- Dantzariak: Ángel Durán eta Yeinner Chicas
- Iraupena: 60 min