Agenda
Aukeran: Amama
2025/12/12 16:00
Berriz, Berrizko Kultur Etxea
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Antzezkea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak
Plazako dantza tradizionala: kailtatean sakontzen (mintegia)
2025/12/12 17:30
Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
Mintegia + atsedena + dantzaldia
- Parte-hartzea: 10,00 euro
- Laguntzailea: Elgetako Udala
Info:
Diptych: The Missing Door y The Lost Room
2025/12/12 18:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Peeping Tom Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora.
Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. Falta den atea piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. Gela galdua piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Alba de Miguel
- Konpainia: Peeping Tom
- Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier
- Laguntzaile artistikoa: Thomas Michaux
- Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa
- Argiztapena: Tom Visser
Kukai: EzBerdin berdinak
2025/12/12 18:00
Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia
Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?
EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.
Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.
Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.
Iraupena: 110 min
Dantzaz: Hona
2025/12/12 19:00
Basauri, Social Antzokia
Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.
FITXA ARTISTIKOA
- Koreografia: Paolo Mohovich
- Zuzendaritza artistikoa eta aholkularitza koreografikoa: Adriana Pous
- Antzezleak: Antonio Javier Aguilera, Maialen Chantal Alberro, Oihane Aramendia, Nerea Bakero, Aitzol Barbarias, Jacopo Bellani, Enrico Benedet, Efrén Colomer, Olatz Eguia, Clara Esteban, Joana Ouret-Campagnet, Aitzol Iraola
- Musika: Johan Johannsson
- Jantzien eta eszenografiaren ideia: Paolo Mohovich
- Jantziak egitea: Saioa Matxain
- Argiztapena: Paolo Mohovich, Aitor Malvido
- Teknika zuzendaria: Eragin Stac
- Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
- Argazkia: Txikota, Blanca Razquin
- Komunikazioa eta sare sozialak: Ainhoa Uribarri
- Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
- Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte
David Colomo: Iparraldeko hego haizeak
2025/12/12 19:00
Legorreta, Herri Antzokia
Iparraldeko hego haizeak ikuskizuna abenduaren 12an izango da. David Colomo-k aurkeztuko du, Jose Jimenez eta Sonia Salmeron-ekin batera.