Agenda

Peio Berterretxe: Kabalkadaz

Noiz

2025/11/07 18:30

Non

Izturitze, Artetxea

Mintzaldia:

Peio Berterretxe Makearrak Kabalkadetaz egin duen ikerketaren berri ekarri dauku. Fenomeno hau azkartu da azken hamarkadetan eta urte guziz han edo hemen bat egiten da. Egileek aitortzen dituzten motibazioen artean, hizkuntzari, herriaren biziberritzeari edo ikusgarrigintzari lotuak direnak entzuten dira irratietan. Zer diote protagonistek berek, zenbateko pisua dute undarrean helburu horiek elkarrekin pasatzen duten urte bateko sukar hortan, zenbatekoa ondotik, ... ? Galdera horiek ditu harrotzen antzerkilari ikerlariak.

Irakurri gehiago

Korrontzi + Aurrera + Jeikadi + Oinkari: Urratsetan

Noiz

2025/11/07 19:00

Non

Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Musika beraren doinuaz Iparraldeko eta Hegoaldeko Jeikadi, Oinkari eta Aurrera dantza taldeek bat egingo dute ikuskizun berezi honetarako espresuki prestatutako sorkuntzarekin. Duela ia hamarkada bat “Korrontzi Dantzan” proiektuarekin ezagutu zuten elkar, eta orain, denon baturarekin, emanaldi berezi eta ikusgarria sortuko dute Korrontziren musikarekin.

 

Osotara hiru emanaldi izango dira, Leitzan, Kanbon eta Bilbon.

Irakurri gehiago

Olaia Valle: Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río

Noiz

2025/11/07 19:00

Non

Lemoa, Kotxepin Kultur Etxea

Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río dantza garaikideko pieza da, zuzeneko musikarekin. Binakako kontzertua gorputz baterako. Izan ziren guztiaren oroitzapena eta desira dituen gorputza. Nirea ez diren beste gorputz batzuk izateko nahia. Nire andrazko arbasoei dantza egiteko gogoa, gaur zer mugitzen nauen ulertzeko. Hemen eta orain nire gorputzaren eta nire artean. Egunero behin eta berriz errepika daitekeen erritu baterako prestatuko gara. Mugimendu zikliko hori Peñaparadako panderoari esker, Chavela Vargasen negarrari esker eta elkarrekin izateko, partekatzeko eta konposatzeko nahiari esker mantentzen da.

Fitxa artistikoa: 

  • Kontzeptua eta antzezlea: Olaia Valle
  • Musika eta antzezleak: Zuhaitz Fernández, Amaia Santamaría
  • Laguntza artistikoa: María Martín
  • Argiaren diseinua: Marc Cano
  • Jantzien diseinua: Nélida Silva
  • Argazkiak eta bideoa: Egoitz Maeso
  • Laguntzak: Bilbao Eszena, Barakaldo Antzokia, Baratza Aretoa, La Faktoria Choreographic Center, Harrobia Eskena, La Fundición, Festival BAD. Egoitz Maeso

Irakurri gehiago

Los Uganda Sticks eta Ruandako danborrak

Noiz

2025/11/07 19:30

Non

Bilbo, Indautxu Aretoa

Dantza garaikide tribalen eta perkusioen ongintzazko ikuskizuna, BIZITZA SALBATZEKO MUSIKAren alde. 
Ugandako haur umezurtzei laguntzeko proiektu bat da. Beren herrialdean hazteko eta musikaren eta dantzaren bidez etorkizuna aurkitzeko. 

Irakurri gehiago