Agenda
Iruñea. Trokeo-dantzak
2025/11/29 11:30
Iruñea. Udal plaza
Heldu den larunbatean, azaroak 29, 12:30etan, Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak, Jaun Done Saturdi eguneko ospakizunen baitan trokeo-dantzak emanen ditu, eguerdiko 12:30ak aldera. Lehenago, 10:00etatik aurrera, prozesioan ere parte hartuko dute.
Txintxirrin Dantza: Ehuna
2025/11/29 16:00
Aramaio, Aramaioko Kultur Etxea
*Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan.
Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.
Erromeria Donostiako Txistulari Taldearen eskutik
2025/11/29 17:00
Plaza Berria, Donostia
Donostiako Alde Zaharrean Euskararen Egunari eskainitako ekitaldi-programaren baitan, Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian.
Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin,muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Aritz Labrador dantza-maisuaren eskutik.
Patricia Ruz: Flores
2025/11/29 17:30
Gasteiz, Federico Garcia Lorca Antzokia
Ikuskizunaren abiapuntua margolan bat da, 95 urteko Emiliak, Patricia Ruzen amak, egindakoa. Margolan horretan,bidaiaren dramaturgia eta haria irudikatzen dute loreek, baita kolorearen eta dantzaren arteko elkargune poetikoa ere. Hainbat mugimendu-gamaren nahasketaz, espazio eszenikoa margotuko da, dantza garaikidea, espainiarra, tap dantza eta objektuekin egindako lana fusionatzearekin batera.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Patricia Ruz
- Konpainia: Patricia Ruz
- Egilea: Patricia Ruz
- Musika: Mujeres del mundo
- Argiztapena: David Picazo
Aukeran: Amama
2025/11/29 18:00
Astigarraga, Erribera Kulturgunea
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Antzezkea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak
Ibarra-Kalsi: Miña nai
2025/11/29 19:00
Eibar, Coliseo Antzokia
Miña nai edo Ama gurea, Galizia eta Euskal Herria, bi lurraldeetako musika, erritmo eta dantzak taularatuko ditu Ibarra-kaldu taldeak. Patxi Labordak pentsatu eta zuzendu du ikuskizuna, eta Ibarra-kalduko dantzari eta musikariekin batera, Barakaldoko “Doces Lembranzas” dantza taldea, “Ceo do Sil” gaiteiro taldea eta “Son Mesturado” cantareira taldea eta Sestaoko “Folketan” musika taldea izango dira oholtzan.