Agenda

Hitzaldi dantzatua

Noiz

2025/11/28 17:30

Non

Dima, Eskolako ganbara

Korrotik pikutara: euskal dantzaren historia bat. Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Oier Araolazak eta Gari Otamendik. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Mintzalariak: Oier Araolaza, Gari Otamendi musikariak lagunduta.

Irakurri gehiago

Kukai: EzBerdin berdinak

Noiz

2025/11/28 19:00

Non

Donibane Garazi, Jai Alai

Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?

EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.

Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.

Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.

Iraupena: 110 min

Irakurri gehiago

Laia Estruch: Mix

Noiz

2025/11/28 19:30

Non

Donostia, Tabakalera

*2025eko Feminsitaldiaren barne.

MIX ahotsezko solo baten gisa eraikitako pieza eszeniko da,  arnasaren eta gorputzaren bidez hedatzen den artxibo bizia. Bertan, arte garaikidearen testuinguruan soinu esperimentazioko proiektuetan garatu eta trebatu ditudan ahots ezberdinetan barrena, soinuzko ibilbide bat marrazten da , 2010etik gaur egun arte. 

Lan honek gorputzaren, ahotsaren eta eskulturaren arteko harremanari buruzko ikerketa urteak laburbiltzen ditu. Proiektu bakoitzaren zatien, modulazioen eta ahots-erregistro bereizgarrien bidez, nire ahotsen katalogoaren soinu-memoria ekintzaren bidez erreaktibatzen duen ahots-konposizio gisa konfiguratzen da MIX.

Irakurri gehiago