Agenda
Ihauteriak neguko erritualen buru
2025/11/27 11:50
Biarritz, Mediateka
*Maritzuli konpainiak eskainitako mintzaldia
Neguko garaian, mendez mende burutuak izan diren berritze eritualak ospatzen dira, bizi zikloen jarraipena bermatzeko. Ihauterien inguruko aurkezpen orokor honetan adieraziko ditugu zein diren erritualen kodeak, besta zahar eta folklorikoa baizik ez dela ulertarazteko, hain zuzen ere Europan zehar duen bizitasuna eta gaurkotasuna aipatuz.
Kultura eragileak:
- Biarritzeko Mediateka
- Maritzuli Konpainia
Matematika eta Euskal Dantzak
2025/11/27 18:00
Erandiogoikoa, Gizarte Etxea
*Goi-Alde Dantza Taldearen 60.urteurrena
“MATEMATIKA ETA EUSKAL DANTZAK”
Judith Rivas eta Osane Oruetxebarria. Matematika Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioako Campusa (EHU).
Pentsa daiteke matematika eta dantza bata bestetik oso urrun dauden diziplinak direla eta haien arteko loturarik topatzea ezinezkoa dela. Hitzaldi honetan horrela ez dela erakutsiko dugu.
Betaurreko matematikoak jantzita, geometriako oinarrizko kontzeptuak erraz aurkituko ditugu. Alde batetik, dantzariek, taldean antolatzean, zirkunferentziak, laukizuzenak eta beste poligono batzuk sortzen dituztela ikusiko dugu; bestetik, haien posizioen artean dauden simetriak deskribatuko ditugu biraketen, translazioen eta islapenen laguntzaz. Kontzeptu sakonagoak edo hain bistakoak ez direnak ere erabiliko ditugu zenbait dantza deskribatzeko, hala nola, konbinatoriako permutazioak eta konbinazioak, baita topologiaren barruan dagoen txirikorden teoria ere.
HITZ GAKOAK: Euskal dantzak, matematika, simetriak, permutazioak, konbinazioak, txirikorden teoria.