Agenda

Arteen artean 2025

Noiz

2025/11/25 09:00

Non

Baiona, Miarritze

Aurten ere, IDBk Arteen Artean denboraldian parte hartu du, gure kulturaren baloratzeari eta transmisioari zuzendua zaion ekitaldian. Denboraldi hau Maurice Ravel kontserbatorioak antolatzen du, lurraldeko kultur partaide ezberdinekin batera : Euskal Kultur Erakundea (EKE), CCN Malandain Ballet Biarritz eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra (IDB). Urritik azarora, euskararen, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruko proposamen ezberdinak proposatuak izanen zaizkizue.

 

Programaren barruan, Harri Xuri Dantzan festibalean eskeintzen ditugun ikuskizun ezberdinak aurkituko dituzue, baina baita:

  • Azaroaren 25an: 10:00 – 12:00 > Topaketa euskal eta okzitaniar musika eta dantza tradizionalen nahiz antzerkiaren inguruan, departamenduko sareko egiturekin.

  • Azaroak 25an : 14:30 – 16:30 > Topaketa profesionala gai honen inguruan: « Zer perspektiba ohiko dantzen inguruko Estatu Diploma batentzat?"  

  • Azaroaren 26an: 16:30- 21:30 > Kontserbatorioa (Baiona) - EUSKAL DANTZA KURTSOEN ATE IREKIAK

  • Azaroaren 27an: 18:00 > Euskal Museoa (Baiona) - Mintzaldi publikoa, "HERRI KULTURA eta DIGLOSIA, Kabalkadaren funtzioak gaur egun" gaiaren inguruan. Mintzalaria: Peio Berterretxe - Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

  • Azaroaren 29a: Gare du Midi (Biarritz) - Dantza, musika eta antzerkiaren inguruko Arteen Artean Master Klasak.

 

*Topaketa osoak euskara <>frantsesa bat-bateko itzulpena ukanen du.

Irakurri gehiago

Emilia Márquez: Lo que calma es el grito

Noiz

2025/11/25 18:00

Non

Donostia, Victori Eugenia Antzokia

Lo que calma es el grito lanaren entsegu irekia eskainiko du Emilia Márquezek. Lana gainkargari buruzko saiakera fisiko bat da. Artxibo saturatu bat, estimulu gehiegizkoak eta guztiei aldi berean arreta emateko ezintasunak betetako memoria. Eszena sakabanaketatik eraikitzen da: fronte ireki gehiegi, bilaketa etengabeak bilatzen jarraitzeko helburu bakarrarekin. Paralisiaren eta gainezkatzearen artean kulunkatzen, gelditasun astunaren eta barruan sartzen ez dena ateratzeko bulkadaren artean. Piezak galdetzen du zer egiten dugun alde batera uzten saiatzen garen guztiarekin, begirada aldatzen jarraitzen dugun bitartean pilatzen diren irudi eta berriekin. Intimoa eta globala elkarrekin bizi dira nekearen, zarataren eta erresistentziaren koreografia batean.

Irakurri gehiago