Agenda
Dantzaz: Hona
2025/11/21 18:30
Andoain, Bastero Kulturgunea
Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.
FITXA ARTISTIKOA
- Koreografia: Paolo Mohovich
- Zuzendaritza artistikoa eta aholkularitza koreografikoa: Adriana Pous
- Antzezleak: Antonio Javier Aguilera, Maialen Chantal Alberro, Oihane Aramendia, Nerea Bakero, Aitzol Barbarias, Jacopo Bellani, Enrico Benedet, Efrén Colomer, Olatz Eguia, Clara Esteban, Joana Ouret-Campagnet, Aitzol Iraola
- Musika: Johan Johannsson
- Jantzien eta eszenografiaren ideia: Paolo Mohovich
- Jantziak egitea: Saioa Matxain
- Argiztapena: Paolo Mohovich, Aitor Malvido
- Teknika zuzendaria: Eragin Stac
- Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
- Argazkia: Txikota, Blanca Razquin
- Komunikazioa eta sare sozialak: Ainhoa Uribarri
- Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
- Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte
Kukai: Txalaparta
2025/11/21 19:30
Leioa, Kultur Leioa
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio
Oinkari: 50.urteurrena
2025/11/21 21:00
Villabona
Azaroak 21: Oinkari dantzari eta dantzari ohien ikusizuna, Olaederra kiroldeian.
Azaroak 22: Oikari Dntza Eskolaren emanaldia Bearzana frontoian.