Agenda

Soka-dantza eta oilasko biltzea

Noiz

2025/11/13 05:00

Non

Amasa

Amasako San Martin jaietan soka-dantza dantzatzen dute herriko gazteek. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 6:00etan gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariekin. Ondoren, baserriz baserri eskea eta dantza soltea.
  • 14:30ean Gazteen bazkaria Uxo-toki elkartean.
  • 17:00etan Soka-dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00etan Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Irakurri gehiago

Arantza Iglesias + Ane García: Zuloa

Noiz

2025/11/13 11:00

Non

Donostia, Tabakalera

*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.

EKI programa artistikoaren esker egindako lanaren emaitza. Laguntza hau jaialdiak berak ematen du Tabakaleraren parte-hartzearekin.

Ez gintuzten aipatu baina baginen; ez ginen ageri baina hor geunden. Tradizioa eta arbasoen istorioak egungo sorkuntzara ekarriz, musika, hitz eta mugimenduarekin zaurgarritasunean sendotasuna eraikiz.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak, testuak: Garazi Egiguren, Ines Osinaga
  • Musika: Ines Osinaga
  • Koreografia: Garazi Egiguren

Irakurri gehiago

Fran Sieira: Benquerer

Noiz

2025/11/13 17:00

Non

Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba

*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.

AIDEKO egonaldi artistikoan egindako lanaren erakustaldia. Egonladi hau jaialdiak berak ematen du Atopémonos Bailando-rekin batera eta Dantzagunearekin lankidetzan. 

Autozainketa emozionala da sormen-prozesu honen ardatz nagusia. Bere kontakizunaren bidez zehaztuko du nork bere burua ondo maitatzearen garrantzia, nork bere burua onartzearen garrantzia.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia eta zuzendaritza: Fran Sieira
  • Laguntza: Gena Baamonde, Andrea Quintana
  • Jantziak: Érica Oubiña

Irakurri gehiago

Arantza Iglesias + Ane García: M

Noiz

2025/11/13 17:00

Non

Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba

*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.

SORTUTAKOAK egonaldi artistikoaren zehar egindako lanaren erakustaldia. Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan.

Mmmmmmmmunduko hizkuntza ia guztietan, “ama” adierazten duen hitzak “m” dauka. Horregatik, pertsona gehienen ahotsa letra horren bitartez azaleratzen da. Soinua, ahotsa dira lehenengo mugimendua.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Arantza Iglesias, Ane Garcia

Irakurri gehiago

Led silhouette: Bi zakur Gaztelu plazan

Noiz

2025/11/13 18:00

Non

Iruñea, Laba

Led Silhouette dantza konpainia Lesakan kokatzen da eta Jon Lopez eta Martxel Rodriguez ditu sustatzaile. Dantza garaikidea sortzen dute eta Laban eszenaratuko duten pieza Marcos Morau koreografo handiarekin batera sortu dute. 

“Bi zakur Gaztelu plazan” koreografian bi gizon besarkatuta azaltzen dira. Dantzan ari diren bi gizon belar hezearen gainean edo kupula izartsuaren azpian. Pasio-dantza baten hedapena, bere zentzurik garbiena errepikapenean eta katarsian: akitu arte dantzatzea, abaildu arte zaunka egitea, hil arte bizi. Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriz hasi arte.

90eko hamarkadatik hona hamaika gerra eta krisialdi jasan ditugu, eta gure giza-harremanak zalantzan jarri dituzte. Suminduraz eta zalantzaz beteriko aro berria dugu. Sortzaileen funtzioa kolokan jarri da egoera honen aurrean. Dantza honetan gorputza eta mugimendua hozkada, zaunka, erreminta… gisa aurkezten dira. Babes-ezkutu bat izango balitz bezala.

Dantza erabiltzen dute mundua ulertu ahal izateko. Oihu ozen bat hedatzen dute, testuinguru berri bat bilatzeko. Horra hor aurrera egiteko borrokan ari den belaunaldi baten amorrua. 

Irakurri gehiago

Larrua: You have an inner world, so what?

Noiz

2025/11/13 18:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

*Gasteizko 2025eko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne.
 
Dantza garaikideko Gasteizko konpainia bat da Larrua proiektua. Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezek zuzentzen dute, eta 10 urteko ibilbide oparoa beteko du 2025ean. Haien lanetan, sinbiosi benetan berezia lortzen dute alderdi fisikoaren eta emozioen artean, eta publikoarekin konexio sakona ezartzen dute euren proposamen artistikoen bidez.

Proiektu berri honetan gizakion barne-munduetan murgilduko dira. Esplorazio koreografiko baten bidez, 40 urtetik gorako dantzarien heldutasun eszenikoaren balioa nabarmentzearen alde egin dute. Gorputz horiek istorio bat gordetzen dute: euren egungo istorio gizatiarra. Bizi izan dutela senti daiteke. Dantzan egin dute, sufritu, gozatu. Eraldatu dira, modu askotan. Gorputz erabiliak dira, esperientziaz beteak. Eta, aldi berean, pixkanaka, gero eta gehiago interesatzen zaie ideiak aurkeztea, zerbait menderatzen dutela erakustea baino. Ikuspegia aldatu da: lasaitasuna dario, pazientzia. Emozioa ez da hain bizia, baina sakonagoa da. Lasaitasunak denbora ematen du behatzeko eta hausnartzeko, lanaz eta hari heltzeko moduaz ikuspegia zabaltzeko.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Rober Gómez, Jordi Vilaseca, Melania Ocina, Myriam Pérez
  • Egilea: Dimo Milev
  • Zuzendaritza: Proyecto Larrua
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo

Irakurri gehiago

Eve Guerrero: Hasta el último baile

Noiz

2025/11/13 18:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

“Hasta el último baile”dantza garaikidea ikuskizuna da. Testua eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Denboraren joanaz, gorputzaren eraldaketaz, absentziez eta oroitzapenez hitz egiten du. Istorio desordenatu bat kontatzen du. Oroitzapenak, beste pertsona batzuen ahotsak, iraganeko kantak eta melodiak, non autobiografia eta fikzioa diren abiapuntuak. Zahartzaroa, gorputza eta gorputzean gelditzen diren arrasto guztiak, hausnartzeko gaiak.

Nola gordetzen dira oroitzapenak nire gorputzean? Zer forma ematen didate jada ez dauden pertsonek? Nola aldatzen da nire gorputza denboraren poderioz? Zer duzu zuk nigan?

Eva Guerrero konpainiaren proposamen honek konpainiaren estetikan sakontzen du, denboraz kanpoko poetikarekin, soinu-espazio iradokitzailearekin, eta zapore nostalgikoa duen istorio fragmentatu batekin.

“Hasta el último baile”topaketa bat da eta, aldi berean, agur bat. Gorputz asko gorputz bakar batean. Gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak. Honaino ekarri gaituztenenen oroimena.

Irakurri gehiago