Agenda

Marina López + Alvaro Murillo + Olaia+Gilles :Dime si con eso vale + 8km en mula + Festa Formal

Noiz

2025/11/12 16:40

*2025eko Labo XL jaialdiaren barne. Programa hirukoitza: 3 konpainia, dantza garaikideko 3 pieza

Dime si con eso vale
13’ 
Dantza gordin eta zaurgarri bat, zeinu bakoitzak
galdetzen duena: zer eskaintzen dugu eta noiz da
nahikoa?
  • Koreografia: Marina López
  • Antzezlea: Marta Pedraza
  • Laguntza Apoyo: CND, INAEM, Aaron Vivancos Talent Center, RCPD Mariemma, Fundación Antonio Gades


8 Km en mula
18’ 
Gorputzak mugimendua erabiltzen du maitasun
istorio bat kontatzeko. Gertakarien kronika dantzatua.
Lorca inspiratu zuen istorioa da "Odolezko ezteiak"
idazteko, bere flamenko bertsioan.
  • Zuzendaritza artistikoa, antzezlea: Álvaro Murillo
  • Federico García Lorcaren Bodas de Sangre obran oinarritutako dramaturgia 


Festa Formal
20’ 
"Festa formala" Euskal Herriko eta Valoniako musika
folklorikoen arteko topaketa bat da, bestearen
kulturara hurbiltzea, dantza partekatu baten parte
izatera gondatzen zaituen erritmoen elkarrizketa.

  • Kontzpetua, antzezleak: Gilles Noël , Olaia Valle
  • Musika: Zuhaitz Fdez, Gilles Noël , Olaia Valle
  • Jantziak: Nelida Silva.

Irakurri gehiago

Larrua: You have an inner world, so what?

Noiz

2025/11/12 18:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

*Gasteizko 2025eko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne.
 
Dantza garaikideko Gasteizko konpainia bat da Larrua proiektua. Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezek zuzentzen dute, eta 10 urteko ibilbide oparoa beteko du 2025ean. Haien lanetan, sinbiosi benetan berezia lortzen dute alderdi fisikoaren eta emozioen artean, eta publikoarekin konexio sakona ezartzen dute euren proposamen artistikoen bidez.

Proiektu berri honetan gizakion barne-munduetan murgilduko dira. Esplorazio koreografiko baten bidez, 40 urtetik gorako dantzarien heldutasun eszenikoaren balioa nabarmentzearen alde egin dute. Gorputz horiek istorio bat gordetzen dute: euren egungo istorio gizatiarra. Bizi izan dutela senti daiteke. Dantzan egin dute, sufritu, gozatu. Eraldatu dira, modu askotan. Gorputz erabiliak dira, esperientziaz beteak. Eta, aldi berean, pixkanaka, gero eta gehiago interesatzen zaie ideiak aurkeztea, zerbait menderatzen dutela erakustea baino. Ikuspegia aldatu da: lasaitasuna dario, pazientzia. Emozioa ez da hain bizia, baina sakonagoa da. Lasaitasunak denbora ematen du behatzeko eta hausnartzeko, lanaz eta hari heltzeko moduaz ikuspegia zabaltzeko.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Rober Gómez, Jordi Vilaseca, Melania Ocina, Myriam Pérez
  • Egilea: Dimo Milev
  • Zuzendaritza: Proyecto Larrua
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo

Irakurri gehiago

Lidia de Lorenzo: Sentimendua

Noiz

2025/11/12 19:00

Non

Zumarraga, Zelai Arizti Aretoa

Lidia de Lorenzo dantzari Ermuarraren konpainiak “Sentimundua” ikuskizuna taularatuko du. Flamenkoa oinarri, parerik gabeko bidaia artistikoan murgilduraziko ditu ikusleak. 

Irakurri gehiago