Agenda
Errebonbilloak
2025/10/05 03:00
Elorrio
Urriko lehen igandean (aurten urriak 6) ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak. Udaletxean hasi eta herriko hainbat gunetan salbak botatzen dituzte. Lehenengo bi salbak udaletxeko plazan egiten dira. Gero Elorrioko kaleak igarotzen dira alkatearen etxera iritsi arte, eta bertatik, formazioa osatu eta udaletxera bueltatzen dira, eta arratsaldean dantzatuko duten aurreskuaren zenbait zati azken aldiz entseatzen dituzte. Arratsaldeko 17:00etan berriro ekiten diote kalejirari, oraingoan jantzi tradizionalarekin, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza edo aurreskua dantzatzen dute.
Dantzari-dantza eta erregelak
2025/10/05 09:00
Iurreta, plaza
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Bezperan, ohiturazko Doniel-Atxa altxako dute plazan eta jarraian dantzarien azken entsegua: dantzari-dantza eta erregelak.
Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, igandea (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, astelehena (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 5, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa: Lurra Dantza Taldea (Urretxu).
Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak
2025/10/05 16:00
Iurreta, plaza
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Bezperan, ohiturazko Doniel-Atxa altxako dute plazan eta jarraian dantzarien azken entsegua: dantzari-dantza eta erregelak.
Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, igandea (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, astelehena (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 5, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa: Lurra Dantza Taldea (Urretxu).
Euskorleans eta Kukai
2025/10/05 16:30
Legazpi, Euskal Herria plazan eta erdigunean
Kukai Dantzak eta Euskorleans musika bandak bat egin dute kale ikuskizun ibiltari alai hau osatzeko. Euskal kantu eta dantza herrikoiak jaso, New Orleans giroko dixie-band batera egokitu eta kalera irten dira. Gure herriak alaitzeko prest datoz!
Ingurutxoa
2025/10/05 16:30
Amezketa, Ugarte auzoa
Urriko lehenengo igandean (aurten urriak 6), Amezketako Ugarte auzoko Errosario jaien barruan ingurutxoa dantzatzen da. Handik 5 kilometrotara dagoen Bedaio auzoan dantzatzen den Bedaioko ingurutxoaren oso antzekoa da. Ingurutxoak Nafarroan ohikoak badira ere, Gipuzkoan aipatutako bi leku horietan bakarrik ezagutzen dira.
Nafarroako Dantzarien Biltzarra: Batzen
2025/10/05 17:00
Zangoza, Carmengo Auditorioa
Ikuskizunean Zangozako Rocamador Dantza Taldeak eta zuzeneko musika eskaintzen duen Tiriki Trauki fanfarreak hartuko dute parte. Errepertorioa Zangozako Merindadeko dantzetan oinarritzen da, bertan bildutako musiketatik sortutako pieza tradizionalak eta jatorrizko koreografiak barne.
Ahots narratzaile batek eta proiekzioek ikuskizunarekin batera jantziei, musikei eta instrumentuei buruzko informazioa eskaintzen dute.
Helburua: folkloreaz gozatzea eta folklorera hurbiltzea, gaur egungo begirada didaktiko eta jai-giroarekin.
Ikuskizun elebiduna gaztelaniaz/euskaraz
DAB: Azala (estreinaldia)
2025/10/05 17:00
Donostia, Gazteszena
Azala dantza emanaldian 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta?
Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.
Eva Bertomeu: Espantoso
2025/10/05 17:00
Bilbo, La Fundición
"Espantoso" bakar-saioak nire bizitzako oroitzapenik garrantzitsuenak erakusten ditu, zazpi agerralditan zehar. Nire antze energetikoa -ezaguera dudanetik berez dudana- eta ama hilzorian ohean etzana oroitu izana dira lehenengo eszenak, gainerakoen eragile, hala nola: nire alegiazko mundua, gurasoen liskarretatik ihes egiteko; aitak nire txip mentalean ezarri zuen erantzukizunaren zama; zuzen jokatzen ez banuen jazartzen ninduten munstroak; eta konturatu gabe nire bizitzan zehar etengabeko babes-sare bat eraiki zuten emakumeen familiarekin berriz elkartu izana.
"Espantoso", halaber, jatorrizko mugimenduaren bilaketa da, dantza baino lehen, ikasketaren aurretik, nigan bizi zen mugimenduarena. Nire oroitzapenen artean ezkutatzen den lehen sena da. Nire dantza “Espantoso”-n nire literatura emozionala da.
"(…) bizitzaren funtsa, nahimena, norberaren bizitza etengabeko min tamalgarri bezain ikaragarria da: eta, bestalde, hori guztia, antzezpen hutsean edo artelanetan gorpuztua, oinaze orotatik libre dago, eta egundoko ikuskizuna aurkezten du", Arthur Schopenhauer.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza, koreografia eta antzezpena: Eva Bertomeu
- Laguntza koreografikoa, artistikoa eta mugimenduarena: Pau Arán, Toni Aparisi eta Christine Cloux
- Argiztapenaren diseinua: Florin Badilici
- Jantziak: Tonuca Belloch
- Musika-hautaketa eta soinu-ingurunea: Eva Bertomeu
- Argazkia: Dani Requeni, Jorge Pérez eta Lucía González
- Diseinu grafikoa: Dani Requeni
- Ekoizpen-laguntzailea: Juan Planelles
- Sorkuntza-egoitza Carme Teatren (Valentzia)
- Ekoizpena: Eva Bertomeu Danza