Agenda
Bizkaiko Erromeria Eguna
2025/10/04 09:30
Durango
Erromeria kontzeptu zahar bezain modernoa da; tradizionala bezain zabala; euskalduna bezain internazionala.
Taiat Dansa: Gesto
2025/10/04 16:00
Iruñea, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa
Dantzariek publikoa gidatzen eta animatzen dute beren mugimenduek inguruko ikusizko eta soinuzko paisaia sortzen eta eraldatzen duten mundu batean barneratzera. Urrats eta keinu bakoitzak katalizatzaile gisa jokatzen du, ikusmen-distortsioak eragiten ditu proiekzio-lurzoruan eta ausazko soinu-konposizioak eragiten ditu, interakzio bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtuz.
Taiat Dansa konpainiaren proiektu berri hau Meritxell Barberá eta Inma García zuzendari eta koreografoek, Anna Guglietti diseinatzaile italiar eta artista digital eta interaktiboarekin, David Barberá musikariarekin eta Yessica Castelló eta Boris Orihuela dantzariekin elkarlanean egindako lanaren emaitza da.
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendaritza eta koreografia: Meritxell Barberá & Inma García
- Antzezleak: Jessica Castelló, Boris Orihuela
- Ikus-entzunezkoa (sorkuntza eta zuzenekoa): Anna Giuglietti
- Musika konposizioa: Salda
Zarena Zarelako: Herrikoa
2025/10/04 16:00
Aloze-Ziboze-Onizegaine
Biarritzeko Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdiaren baitan Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa lana eskainiko du.
50 hamarkadako dantzaldi bateko giroan berriz sartuz, Fandango eta Joten historia dantzatua hainbat probintzia eta herritan, hala nola Asturiak, Galizia, Aragoa, Bizkaia, Lapurdi eta Bolibia praktikatuak diren moldean. Gonen itzuliei jarraikiz, kasketak buruan, tropa ederrak bertan mitxa kutsakorra alaiki helarazten du.
Eva Bertomeu: Espantoso
2025/10/04 17:00
Bilbo, La Fundición
"Espantoso" bakar-saioak nire bizitzako oroitzapenik garrantzitsuenak erakusten ditu, zazpi agerralditan zehar. Nire antze energetikoa -ezaguera dudanetik berez dudana- eta ama hilzorian ohean etzana oroitu izana dira lehenengo eszenak, gainerakoen eragile, hala nola: nire alegiazko mundua, gurasoen liskarretatik ihes egiteko; aitak nire txip mentalean ezarri zuen erantzukizunaren zama; zuzen jokatzen ez banuen jazartzen ninduten munstroak; eta konturatu gabe nire bizitzan zehar etengabeko babes-sare bat eraiki zuten emakumeen familiarekin berriz elkartu izana.
"Espantoso", halaber, jatorrizko mugimenduaren bilaketa da, dantza baino lehen, ikasketaren aurretik, nigan bizi zen mugimenduarena. Nire oroitzapenen artean ezkutatzen den lehen sena da. Nire dantza “Espantoso”-n nire literatura emozionala da.
"(…) bizitzaren funtsa, nahimena, norberaren bizitza etengabeko min tamalgarri bezain ikaragarria da: eta, bestalde, hori guztia, antzezpen hutsean edo artelanetan gorpuztua, oinaze orotatik libre dago, eta egundoko ikuskizuna aurkezten du", Arthur Schopenhauer.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza, koreografia eta antzezpena: Eva Bertomeu
- Laguntza koreografikoa, artistikoa eta mugimenduarena: Pau Arán, Toni Aparisi eta Christine Cloux
- Argiztapenaren diseinua: Florin Badilici
- Jantziak: Tonuca Belloch
- Musika-hautaketa eta soinu-ingurunea: Eva Bertomeu
- Argazkia: Dani Requeni, Jorge Pérez eta Lucía González
- Diseinu grafikoa: Dani Requeni
- Ekoizpen-laguntzailea: Juan Planelles
- Sorkuntza-egoitza Carme Teatren (Valentzia)
- Ekoizpena: Eva Bertomeu Danza
Richard Mascherin: He aquí un cto romántico
2025/10/04 18:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Richard Mascherinen lana erorketarekin lotuta egon da beti, terminoaren zabaltasun osoan. Esan daiteke berea “erorketaren poetika” dela, hain azalekoa ez den alderdian; izan ere, ez da inoiz terminoari lotutako tabuetatik hanka-puntetan igaro, besteak beste, indarkeriaren, masokismoaren edo suizidioaren fenomenoetatik.
He aquí un acto romántico ikuskizunak erorketa fisikoa eta emozionala erabiltzen ditu amildegira botatako gorputzen mapa bat sortzeko. Tentsio handiko fisikotasun batetik eta inspirazio zinematografikoko atmosfera batetik abiatuta, pieza hiru biktimaren ingurukoa da. Biktima horiek egoera bortitzen espiral bat hartzen dute beren gain, eta istripuak eta probokazioak, atxikimenduak eta atxikimendu ezak transzendentziara igarotzeko erritu bihurtzen dira.
Emanaldi kartsu horrek bi alde ditu; alde batetik, intoxikatu egiten du eta arriskuan jartzen du; beste aldetik, berriz, indartu, bizitu egiten du –inor ezin da lurretik altxatu, azken finean, lurrera erori baino lehen–.
Hona hemen zerbait menderaezinaren adierazpena. Hona hemen erresistentzia heroiko bat. Hona hemen egintza erromantiko bat.
Fitxa atistikoa:
- Zuzendaritza eta koreografia: Richard Mascherin
- Testua eta aholkularitza dramatikoa: Sergio Martínez Vila
- Argiztapena: Laura Iturralde
- Jatorrizko musika: Alejandro Da Rocha
- Interpretazioa: Lucía Montes, Javier Mario Salcedo, Richard Mascherin
Aukeran: Amama
2025/10/04 18:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Antzezkea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak
