Agenda

DAB: Azala

Noiz

2025/10/03 17:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

DAB dantza konpainiak Azala ikuskizunaren entsegu irekia eskainiko du, lanaren estreinaldia baino 2 egun lehenago. Entseguan Azala lanaren sorkuntza prozesua ezaguru ahal izango dute ikusleek eta lana hobe ulertzeko tresnak ere eskuratuko dituzte.

Azala dantza emanaldian 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta?

Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.

Oharra:

  • Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira irailaren 26an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilanBi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Irakurri gehiago

Olaia Valle: Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río

Noiz

2025/10/03 17:00

Non

Muskiz, Meatzari Aretoa

Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río dantza garaikideko pieza da, zuzeneko musikarekin. Binakako kontzertua gorputz baterako. Izan ziren guztiaren oroitzapena eta desira dituen gorputza. Nirea ez diren beste gorputz batzuk izateko nahia. Nire andrazko arbasoei dantza egiteko gogoa, gaur zer mugitzen nauen ulertzeko. Hemen eta orain nire gorputzaren eta nire artean. Egunero behin eta berriz errepika daitekeen erritu baterako prestatuko gara. Mugimendu zikliko hori Peñaparadako panderoari esker, Chavela Vargasen negarrari esker eta elkarrekin izateko, partekatzeko eta konposatzeko nahiari esker mantentzen da.

Fitxa artistikoa: 

  • Kontzeptua eta antzezlea: Olaia Valle
  • Musika eta antzezleak: Zuhaitz Fernández, Amaia Santamaría
  • Laguntza artistikoa: María Martín
  • Argiaren diseinua: Marc Cano
  • Jantzien diseinua: Nélida Silva
  • Argazkiak eta bideoa: Egoitz Maeso
  • Laguntzak: Bilbao Eszena, Barakaldo Antzokia, Baratza Aretoa, La Faktoria Choreographic Center, Harrobia Eskena, La Fundición, Festival BAD. Egoitz Maeso

Irakurri gehiago