Agenda

Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista

Noiz

2025/10/25 08:00

Non

Eibar, Markeskoa Jauregia

Emakumeak Mugimenduan emakumeentzako sormen eta autoezagutza espazio bat da. Dantza mugimendu terapian oinarritutako proposamen bat da eta buruaren eta gorputzaren arteko harremanean oinarritzen da.
Emakumeon jabekuntza feminista, osotasun batean bilatzen badugu, ezinbestekoa da gorputzaren jabekuntza prozesua bertan integratzea eta horretarako sortu zen Emakumeak Mugimenduan.

Irakaslea: Oihane Vicente Aguirrezabal

Informazio gehiago: Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista

Irakurri gehiago

Maskaraba

Noiz

2025/10/25 09:00

Non

Kanpezu

  • 11:00 Hitzaldia Kultur Etxean: Talde gonbidatuak bere pertsonaiak eta errituak azaltzeko emango duen hitzaldi batekin hasiko da eguna.
  • 12:30 Haurrentzako jarduera Samuel Picaza plazan.
  • 12:30 Aitzina Ceol Taldearen kontzertua: Euskal folka Samuel Picaza plazan izango da, Aitzina Folk jaialdiarekin elkarlanean.
  • 14:00 Herri bazkaria: Jende guztiak taldeekin bazkaldu ahal izango du frontoian, dagokion txartela erosi ondoren.
  • 17:00 Landa Inauterien eta Botargen desfilea: Lurraldeko talde esanguratsuenak Santikurutze Kanpezuko kaleetan barrena ibiliko dira, maskara eta pertsonaia tradizionalekin, herria kolorez eta bizitzaz betez.
  • 18:00 Pertsonaiei epaiketa.
  • 19:30 Lekittoko Deabruak taldearen ikuskizun piroteknikoa.
  • 22:00 DJ Watxin Machinek itxiko du eguna, bertaratutako guztiak dantzan jarriko dituen saio moderno batekin.

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2025/10/25 15:00

Non

Igorre, Lasarte Aretoa

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Fitxa artistiko-teknikoa:

  • Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
  • Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
  • Gidoia: EKAITZ  GONZALEZ
  • Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
  • Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
  • Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
  • Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
  • Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
  • Maskarak: VALENTINA RAPOSO
  • Irudiak: ALPHAX
  • Antzezkea: LOLI ASTOREKA
  • Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
  • Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Bapo Bapo produkzioak

Irakurri gehiago

Nacho Duato: Gnawa, Liberté, Na Floresta, Cantus

Noiz

2025/10/25 17:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

*Bi emanaldi: 19:30 eta 21:30
Nacho Duato konpainiak emango dio hasiera Baluarte Fundazioaren 25-26 denboraldi nagusiari, bere koreografia enblematikoenetako batzuekin: Gnawa, Liberté, Na floresta eta Cantus. Konpainia gazte hau koreografo eta dantzari ospetsuaren errepertorioa berreskuratu eta zaintzeko jaio zen, eta Baluarte Auditorioa bisitatuko du lehen aldiz.

GNAWA

Gnawa, Mediterraneoan hasitako bidearen jarraipena, Nacho Duato koreografoak
sustraiak, arbasoen oinordetza eta Mediterraneo itsasoarekin duten lotura estua. Pieza honen bidez, Duatok paisaiaren sentsualtasuna eta bertako jendearen sentiberatasuna transmititzen dizkigu, Mediterraneoaren esentzia gogorarazten duten soinu espainol eta iparrafrikarrez betetako partitura baten bidez gidatuz. Gnawak bere indar, dotorezia eta espiritualtasunagatik gatibu hartzen gaitu, eta erritmo organiko eta emozio biziko unibertso batean murgiltzen gaitu.

LIBERTÉ

Liberté Rassemblement koreografiako bi kideentzako urratsa da, Toto Bissainthe konpositore eta abeslariaren abestietan inspiratua eta bere jaioterriari eskainia, Haitiri. Budu gurtzak erakarritako esklaboen kantuak dira, minez eta erresistentziaz kargatuak. Duatok mugimendu bihurtzen du karga emozional hori, musikaren eta dantzaren botere askatzailearen bidez sufrimendu, borroka eta itxaropen istorio bat kontatzen duen pieza bat sortuz. Liberté ez da lan koreografiko bat bakarrik: ikuslea interpelatzen duen testigantza poetiko bat da, pixkanaka giza eskubideen, duintasunaren eta askatasunaren gaineko kontzientzia kolektiborako dei hunkigarri eta sendoa bihurtuz.

NA FLORESTA

Na Floresta Amazoniako oihanen edertasuna birsortzen duen musika triptiko bat da,
bere distiraren esentzia bera. Energia grinatsu batek zeharkatzen du lan hau, eduki eta jariakortasun sekuentzia osoen bidez sortua. Ez du mezu espezifikorik transmititzen; aitzitik, musikatik abiatuta mugimendua sortzeko aitzakia gisa balio du. Hala ere, naturarekiko harreman estua adierazten du.

CANTUS

Cantus, Nacho Duatoren lan berria, bere konpainia gaztearentzat sortua eta 2024an estreinatua, gerraren erdian harrapatutako gazteen begietatik gatazka beliko baten izugarrikeriez eta indarkeriak eta suntsipenak haien bizitzetan duten eraginaz mintzo da. Obrak Karl Jenkinsen musika hunkigarria du lagun, narratibaren eta emozioen sakontasuna nabarmentzen duena.

Irakurri gehiago

Marcat Dance: Averno

Noiz

2025/10/25 18:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Marcat Dance, horra Mario Bermúdez koreografo espainiarraren eta Catherine Coury dantzari iparramerikarraren etxe artistikoa, biek ala biek zuzendua. Marcat Dancek irudimenaren boterea zein sormena ditu erronka nagusi, betiere gorputzaren dinamikaren etengabeko ikerlanean diharduela. 2016an sortu zenetik, konpainia mundu zabalean aritu izan da: Ekialde Ertainean eta Europan, Asian eta Ameriketan.

Sari garrantzitsuak jaso dituzte konpainiaren sormenlanek; besteak beste, finalista izan da 3 kategoriatan 2020ko MAX sarietan. Marcat Dancerekin egindako sorkuntzez gain, Mario Bermúdez nazioarteko hainbat konpainia garrantzitsutan aritu izan da koreografo gonbidatu gisa: Espainiako Dantza Konpainia Nazionala, Rotterdameko Scapino Ballet, Taiwaneko Hung Dance, Nuovo Balletto de Toscana eta Galesko Konpainia nazionala. Averno Danteren Infernuan oinarritzen da, eta bidaia fisiko eta emozional eraldatzaile bat proposatzen du,barne-birkonkistaren bila.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Mario Bermúdez, Catherine Coury, Marilisa Gallicchio, Javier de la Asunción, Andrea Pérez, Alessia Sinato, Raúl Melcón
  • Konpainia: Marcat Dance
  • Egilea: Mario Bermúdez Gil
  • Musika: José Pablo Polo
  • Argiztapen disenua: Mamen B. Gil

Irakurri gehiago

Idoia Zabaleta: Orta edo nor-bat dantzan

Noiz

2025/10/25 18:00

Non

Gasteiz, Baratza Aretoa

*Tzan Tzan Fest 2025

Orta edo nor-bat dantzan . Pinu tartean berbetan urtarilean ospatu genuen Hura bat zen itzultzen o Haciendo aguas topaketaren eta maiatzeko Hura. Orta Darvay itzulpen lantegiaren jarraipena da. Orta or one dancing poema euskaratu dugu. Poema hori Gertrude Stein-ek (1874-1946) idatzi zuen 1911 eta 1912 bitartean, Isadora Duncan (1878-1927) dantzariaren deskribapena eginez. Steinek uste zuen Duncanek zuen adierazteko moduak bere baitan elkar biltzen zituela dantza eta pentsamendua. Poema honetan, garaikideak zituen beste batzuei buruz idatzi zituen beste deskribapen moduko batzuetan ere bai, Stein amalgama edo identitateen aleazio moduko identitate bat sortu nahian ahalegindu zela dirudi, zu zeu izatea beste batzuk izaten jarraitzen duten beste batzuetan islatua izanik ere.

Testu bat da dantza deskribatzen eta etengabe biratzen, tirabuzoi edo kiribil batek beste tirabuzoi bat sortzen du, eta ur-jauzietan, dantza pausoetan, urak mugitzen dituen errotarriak bezala, energia sortzen da. Erdigune baten gainean, Isadora (bera), leun eta etengabe mugitzen da testua izatearen pasarteetatik barrena, eginez, izanez, ekin eta ekin. Stein identifikatuta sentitzen zen Duncanekin, baldintza hori poeman agertzen da: “Hark bat izaten jarraitzen zuen (…), orduan norbaiten antza hartzen zuen, dantzatzen ez zuen norbaitena, idazten zuen norbaitena”. Isadora Duncanek, bere aldetik, aurre egiten zion mendebaldeko dantza bakarlariaren irudiari, koruaren ordezkari legez dantzatuz.

 

Interpretatzaileak:

  • Idoia Zabaleta: ideia
  • Jone San Martin, Jone Amezaga, Idurre Azkue, Idoia Zabaleta: interpretazioa
  • DJ Bihotza

Irakurri gehiago

Sonia Gomez: Calidoscòpica

Noiz

2025/10/25 19:00

Non

Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Calidoscòpica Sónia Gómez eta Encarni Espallargas emakumeen arteko topaketa antzezten duen antzerki-, performazio-, musika- eta dantza-proiektua da. Sorkuntza eszenikoko pieza honek osasun mentala, sormena, umorea eta ongizatea aztertzen ditu.

Eskizofrenia geldiarazle edo emankor batek desitxuratutako ikuspuntu batetik bizitza nolakoa izango litzatekeen irudikatzera eta jolastera gonbidatzen duten ardatz gurutzatuak dituen kontakizuna eraikitzen du eszenak.

  • 70 min
  • Dantza – Performancea
  • Publiko guztiak

 

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Sonia Gómez
  • Sortzaileak eta interpreteak: Sonia Gómez, Encarni Espallargas
  • Musika: Aurora Bauzà, Pere Jou
  • Eszenografia: Xesca Salvà
  • Argiztapena: Anna Rovira, Conchita Pons
  • Ekoizpena: Elclimamola, Edmond Beta
  • Koprodukzioa: TNT Terrassa, L 'Altre Festival Internacional d' Arts Esceniques i Salut Mental
  • Sorkuntza egoitzak: CC Fort Pienc, CC Casa Orlandai
  • Laguntza: Cultura Generalitat de Catalunya

Irakurri gehiago