Agenda
La Faktoriako sormen-prozesuak
Noiz
2025/01/23 18:30
Non
Iruñea, Iturramako Civivoxa
* 2025eko DanZ. Dantza-Espazioa jaialdiaren barne.
Dantza garaikidea sortzeko eta horri loturiko irakaskuntza profesionalak irakasteko nazioarteko zentroa da La Faktoria CC, eta Noainen du egoitza (Nafarroa). Bertako koreografoek eta ikasleek sormen-prozesuak lantzen dituzte ikasturtean. Erakustaldi programaren baitan, prozesuan diren lanak erakusteko eta haien garapena ikusteko parada izanen dute, bakarlarien eta bikoteen formatu txikian, beren sorkuntza-lanak irekitzeko eta publikoarekin elkarreragiteko, publikoak ere sormen- eta adierazpen-prozesuan parte har dezan.