Agenda
Katxiren iraulkatzea
2025/01/22 11:30
Oion
San Vicente eta San Anastasio jaiak ospatzen dituzte Oionen. Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperan) eta 22an.
Urtarrilaren 22an, goizeko 12:30ean Katxiren iraulkatzea egingo da Parrokiako Elizan eta ondoren meza santua eta prozesioa egingo dira. Prozesioan zehar, Santu Zaindarien dantza egingo dute dantzariek, eta amaieran, udaletxe aurrean berriro ere Katxiren iraultzea egingo da.
Santu Zaindarien dantza
2025/01/22 12:00
Oion
Santu Zaindarien dantza urtarrilaren 22ko prozesioan dantzatzen da, San Bizente eta San Anastasioren jai egunean.
Bi aldaera ditu dantzak, eta biak dantzatzen dituzte, bitan bakoitza, bi aldaerak tartekatuz. Lehenengoan eta hirugarrenean, dantzaren lehen zatia besterik ez da egiten, atzeraka egiten da, eta Santuen irudiei begira, prozesioak aurrera egiten duen bitartean. Bigarrenean eta laugarrenean, dantza osoa dantzatzen da, ibilbidearen erdialdean eta bukaeran.
Dantzaren musika, gaitaz jotzen da (zenbait hamarkadatan, klarinetea jotzen zen gaitaren ordez), danborrak eta kriskitinek lagunduta. Dantzariek gurutzeak, kateak eta airean buletak tartekatzen dituzte.
La Faktoria: Sorkuntza prozesua
2025/01/22 18:30
Iruñea, Iturramako Civivox
* DanZ 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
La Faktoria Choreographic Center Iturramako Civivoxera itzuliko zaigu DanZ’25 Jaialdiaren aurtengo edizioan.
Dantza garaikidea sortzeko eta horri loturiko irakaskuntza profesionalak irakasteko nazioarteko zentroa da La Faktoria, eta Noainen du egoitza, Nafarroan, alegia. Ikasleek sormen-prozesuak lantzen dituzte ikasturtean. Erakustaldi programaren baitan, “prozesuan” diren lanak erakusteko eta haien garapena ikusteko parada izanen dute, bakarlarien eta bikoteen formatu txikian, beren sorkuntza-lanak irekitzeko eta publikoarekin elkarreragiteko, publikoak ere sormen- eta adierazpen-prozesuan parte har dezan.
- Interpreteak: Grupo Creators de La Faktoria: Amaia Martinez, Ariadna Gelabert, Célia Morel, Girts Dubults, Litte Van Horebeek, Marta Casado, Marta Patiño, Nagore Tamayo, Paula Puchalt, Polina Tiabut, Verónica Morles