Agenda

Hitzaldia: Zertarako eta nola jantzi gure festetan?

Noiz

2025/01/16 18:00

Non

Erandio, Gizarte Etxea

Ane Albisu Iriarte donostiarra, jantzi ondarearen ikertzaile, diseinatzaile eta Ikerfolk elkarteko partaidea da. 40 urtetik gora daramatza Euskal Herriko jantzi ondarean sakontzen. Euskal Herriko hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluez gain, 'Atondu, XXI. menderako proposamena' (Elkar 2006) liburuaren egile da. Egun, besteak beste, Baserritar Jantziari buruzko Doktore Tesia egiten ari da. Goi-Alde dantza taldeak antolatutako hitzaldian,jantzi horren jatorriari, elementu identifikagarriei eta modak duen eraginari buruz arituko da.​

Irakurri gehiago

Lucía Montes & Mado Dallery: In-side

Noiz

2025/01/16 18:30

Non

Iruñea, Iturramako Civivoxa

Espazio-denbora berezi honetan, elkarrengana erakartzen diren bi gorputz aurkituko ditugu, elkar bizitzen, elkarreraginean, elkar fusionatzen… arlo etereotik eta ukiezinetik arlorik lurtarrenera eta kontzienteenera igarotzen den giroan. Bi gorputz mugimendu-lorratz edo -trazu bat uzten joaten dira, hamaika sentsazioren iradokigarri; horra indarrez betetako bi gorpuztasun, biak ere era magnetikoan eta sotilean loturik, bi-biak bidaide beraiez jabetuko diren materiaz, pertzepzioz eta aldaketaz beteriko bidean.

  • Dramaturgia & Koreografia: Lucía Montes & Mado Dallery
  • Musika: Aire
  • Jantziak: Carla Paucar
  • Irudia: Rocío Aguirre
  • Eszenako Irudia: G. Krammer, Argiak: Sergio García, Eszenografia: Herve Chambron

Irakurri gehiago