Agenda

Maskaradak 2025

Noiz

2025/01/12 08:00

Non

Pagola

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Maskaradak 2025 Egutegia

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Muxikoak

Noiz

2025/01/12 11:00

Non

Errenteria

Muxikoak datorren igandean Errenterian, hilak 12, 2025 urte berriari hasiera emateko, Beti Prest taldearen eskutik. Hitzordua 12:00etan izango da, ohi bezala, Herriko Plazan, edo Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egiten badu. Antolatzaileek urte berriari ekitera gonbidatzen dute, igandean gozatu ahal izango diren dantzekin gozatuz.

Irakurri gehiago

Théâtre Classique Ballet: Intxaur-hauskailua

Noiz

2025/01/12 17:00

Non

Barañain, Auditorioa

Gure irudimena pizten duen narrazio xarmangarria aurkezten du, fantasiaren erreinura eramaten gaituena. Gabonetako amets bat panpina bizidunekin, izaki gaiztoekin eta heroi sinesgaitz batekin.

Marius Petipak bere originaltasuna eta sormena erakutsi zituen denboraz kanpoko maisulan honen garapen koreografikoan, eta garai guztietako ikuskizunik antzeztuenetako bat izaten jarraitzen du, bereziki Gabonetako denboraldian. Ekoizpen klasikoa, errealismo harrigarriko elementu eszenografikoekin, jantzi liluragarriekin, xehetasun dotoreekin egindako osagarriekin eta bale klasikoaren maisulan handi hau osatzen duten melodia xarmangarriekin.
Bederatzi nazionalitatez osatutako nazioarteko artista sorta honek gorputz eta arima ematen dio ekoizpen klasiko bikain eta jarkiezin honi. Esperientzia zirraragarria eta ahaztezina. Ikusleen oroimenean iraungo duen ikuskizun paregabea.

  • Musika: Piotr Ilyich Tchaikovsky
  • Libretoa: Marius Petipa (E.T.A. Hoffmannen ipuinean oinarritua
  • Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov
  • Eszenografia eta jantziak: Classic Stage

Irakurri gehiago