Agenda
Liburu aurkezpena: Klera
2024/12/06 11:00
Durango, Talaia-Durangoko Museoa
Ekitaldian parte hartuko dutenak: Leire Bilbao, Jon Maya, June San Sebastian, Maite Larburu eta David Bernués
Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean biltzen ditu KLERAk. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide, eta koaderno gisako argitalpen batean adierazpen artistiko horiek bildu, eta, artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Leire Bilbaoren testuak eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak izango dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azalduko dira koadernoan. Izan ere, KLERA disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egiteko.
Errenteria Dantzan
2024/12/06 17:30
Errenteria, Niessen Kulturgunea
Urtero Ereintza Dantza Taldeak herritik kanpoko beste dantza talde batekin batera antolatutako dantza emanaldia.
Aurtengo gonbidatuak Lesakako Tantirumairu Euskal Folklore Taldea eta Azkoitia-Azpeitiako Sahatsa Dantza Taldea izango dira.
Escamot català
2024/12/06 18:00
Elorrio
Escamot català Euskal Herrian 2024:
- 19:00 Dantzaldia plazan, udaletxe ondoko karpan.
- Ondoren partekatze-afaria, norberak ekarritakoarekin.
- Biharamunean (abenduak 7) kalejira 11:00etan hasita.
- Laguntzaileak: Elorrioko Udala, Txintxirri ikastola.
Info osoa HEMEN